Berriak Osasuna
Eu

Osasun sailak lankidetza-hitzarmena sinatu du Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizateko ministerioarekin, 370.000 euroan, aurten euskadin garatutako droga-mendekotasunei buruzko programetarako (Gobernu Bilera 2019-10-22)

2019.eko urriak 22

Gobernu Kontseiluak, gaur, Osasun Sailak Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena eman du; hura 370.000 eurokoa izango da, eta kopuru hori droga-trafikoagatik eta lotutako beste delitu batzuengatik atzemandako funtsetatik etorriko da, eta aurten Euskadin garatutako droga-mendekotasunei buruzko programetara bideratuko da.

Zehazki, bost dira arrisku eta kalteak prebenitzea eta murriztea helburu dituzten diruz lagundutako ekimenak:

  • EAEko ikastetxeetan alkohol-kontsumoaren inguruko prebentzio selektiboko programa; 000,00 € bideratuko dira.
  • EAEn aisia-espazioetan alkohol-kontsumoarekin lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko programa; 30.000,00 € bideratuko dira.
  • Gizarte-bazterketako egoeran dauden droga-mendekoentzako arreta eta larrialdi soziosanitarioko exijentzia baxuko eguneko baliabidea; 70.000,00 € bideratuko dira.
  • “Anden 1” adikzioei arreta emateko gizarte- eta osasun-zentroa; 75.000,00 € bideratuko dira.
  • Eta, azkenik, Hontza larrialdietako eta gaueko harrerako zentroa; 138.000,00 € bideratuko dira. 

Hitzarmen horren jatorria 1999an Barne Ministerioak -bere garaian hura zen arloko eskuduna- eta Euskadik sinatutako droga-mendekotasunen arloko lankidetza-protokolo orokorra da; hark lankidetza hori urteko hitzarmen berezietan zehazten du, droga-mendekotasunei buruzko proiektuak finantzatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko