Berriak

URAk Vadillo ibaiaren eskuinaldeko zati bat leheneratu du, Jokanotik igarotzean, Kuartangon

2019-10-17

URAk, Jokano igarotzen duen Vadillo ibaiaren tartean, eskuin ertzaren zati bat leheneratu du, Kuartangon. Horren bitartez korronteak sortutako higadurak meandro txiki baten eskuinaldeko ibaiertzaren 200 metro koadro inguruan eragiten ari duen erorketa-arriskua saihestu nahi da, Jokano herritik 550 metrora.

Vadillo ibaiaren ibilguak, tarte horretan, ezker ertzean, batez besteko 1,50 metroko altuera duten erribera etzanak ditu, eta eskuineko ertzean, berriz, 4 metroko ezponda bertikala.

Jarduketak Vadillo ibaiaren eskuineko ibaiertzean kaltetutako eremua leheneratuko du, material naturalak erabiliz. Horretarako, ukitutako eskuineko ertza egonkortu egingo da, eta, horretarako, gabioizko horma bat jarriko da (harriz betetako kaxa moduko bat). Horri esker, ibaiertza leheneratu ahal izango da, lur-betegarri batekin. Betegarri hori jutez babestuko da, higadura saihesteko eta landaketak errotzea errazteko.

Jarduketa horiek osatzeko, ezker ertzeko zortasun-eremua ere landareztatuko da (lehen bost metroak, ohiko gehieneko ur-goralditik kontatuta: https://www.uragentzia.euskadi.eus/ura/index_euskera.html) lursailaren titular pribatuarekin bat etorriz. Titulartasun pribatuko lursail horiek landareztatzeak ibaiertzaren egonkortasuna hobetzen eta ibaiaren egoera hobetzen laguntzen du.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)