Eu

Beatriz Artolazabalek, Markel Olanok eta Eneko Goiak Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuaren eta Merkalan Enplegurako eta Heziketarako I. Azokaren irekiera-ekitaldian parte hartuko dute

2019.eko urriak 18

Beatriz Artolazabal sailburuak, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Eneko Goia Donostia-San Sebastiango alkateak, astelehenean, Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuaren eta Merkalan Enplegurako eta Heziketarako Azokaren irekiera-ekitaldian parte hartuko dute. Ekitaldia Donostiako Kursaalen izango da, urriaren 21ean eta 22an, eta 300 pertsona bertaratuko dira eta ia ehun enpresa erakusketari.

Vanessa Sanchez kazetariak aurkeztuko ditu Nazioarteko II. Kongresuan parte hartuko duten honako hauek, besteak beste: Franck Morel Gizarte Harremanetarako, Lanerako, Enplegurako eta Lanbide Heziketarako Frantziako lehen ministroaren kontseilaria, Jamie Winders, Christopher Markou, Albert Cañigueral, Loukas Stemitsiotis, Maurizio Bussi, Alexander Hijzen, Markus Zorzi, Laura Pedron, Gary Shaughnessy, Deb Oxley eta Juan Manuel Sinde. Merkalan Enplegurako eta Heziketarako I. Azokaren eremuan, ia ehun enpresak informazioa eskainiko dute, beren erakundeetan lan egiteko ia 700 pertsona erakartzeko; enplegu horien artean, mota guztietako lan-trebakuntzak izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak