Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Beatriz Artolazabalek “gure adinekoen ezagutzak gure herrialdeko gizarte-garapenari eta kohesioari egiten dien ekarpen erreferentziala eta ezinbestekoa” nabarmendu du

2019.eko urriak 19
  • “Arabako Erretiratuen eta Alargunen Las Cuatro Torres” eta Federpen elkartearen topaketan parte hartu du, Laguardian
  • Antonio González omenaldia

 

Laguardia, Arabako Errioxa, 19-10-19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, “Arabako Erretiratuen eta Alargunen Las Cuatro Torres” elkartearen topaketan parte hartu du; topaketa Laguardian izan da. Hartan, honako hau nabarmendu du: “gure adinekoen ezagutzak gure herrialdeko gizarte-garapenari eta kohesioari egiten dien ekarpen erreferentziala eta ezinbestekoa”.

Félix Ortiz de Zarate elkarteko presidentearekin, Víctor Lizaranzu Laguardiako Erretiratuen Elkarteko presidentearekin, Txema Odriozola, Ramiro González Aldun Nagusiarekin eta Gorka Urtaran, Miguel Ángel Fernández  eta Lucio Castañeda alkatearekin batera, Beatriz Artolazabalek zenbait topaketa izan ditu Arabako erretiratuen erakundeetako arduradunekin; haietan, guztira, 31.500 bazkide daude.

Jardunaldian, zenbait kultura-ibilbide egin dira Arabako Errioxako hiriburutik, eta bisita bat Arabako Errioxako ardoaren zentro tematikora, Villa Lucía biltzar-aretoan. Bertaratutakoek eta erakunde-ordezkariek oraintsu hil den Antonio González Las Cuatro Torres elkarteko presidentea ekarri dute gogora.  

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    #ageing #lascuatrotorres https://t.co/VXjsTSE7to Beatriz Artolazabal resalta “la referencial e indispensable aporta… https://t.co/WtUIQu44gu

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lucio Castañeda, Félix Ortíz de Zarate, Víctor Liceranzu, Gorka Urtaran, Ramiro González, Txema Odriozola, Miguel Ángel Fernández