Berriak Herrizaingoa
Eu

Hiriko eta Hiriarteko Mugikortasunari buruzko I. Jardunaldia inauguratu dute

2011.eko apirilak 13

Herrizaingo sailburua eta Donostiako alkatea bertan izan dira

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua eta Odon Elorza Donostiako alkatea izan dira Hiriko eta Hiriarteko Mugikortasunari buruzko I. Jardunaldia inauguratzeko arduradunak. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak antolatu duen ekimen hau Donostiako Kursaal Jauregian egingo da egun osoan zehar. Bide-segurtasunaren inguruko aditu asko izango dira bertan, eta bakoitzak bere alorretik aztertuko du gaia.

150 pertsona bilduko dira Trafiko Zuzendaritzak lehen aldiz antolatzen duen jardunaldi profesional honetan. Mugikortasuna, hiri eta hiriarteko alorretan, lantzea da helburua, diziplina arteko ikuspuntu batetik eta ezagutzaren hainbat arlotan adituak diren adituen hitzaldiekin. Besteak beste, Luis Rojas Marcos irakaslea, New Yorkeko Medikuntza Akademiako kidea, egongo da ekitaldian bide-segurtasunak teknologia berrien aurrean duen egoera aztertzeko: pertsona eta bere moldaketa.

Dokumentazioaren banatze eta inaugurazio ofizialaren ostean, Iñaki Ortizek, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzako eta Administrazio Elektronikoko Zuzendariak, emango du lehen hitzaldia; Eusko Jaurlaritzako administrazio elektronikoaren estrategia zein den azalduko du. Jarraian, Javier Martínez Plumek, Valentziako Unibertsitateko irakasle eta LISITT (Laboratorio Integrado de Sistemas Inteligentes y Tecnologías de la Información en Tráfico) elkarteko kideak ibilgailuen arteko eta ibilgailu eta azpiegituren arteko lankidetza-sistemak aztertuko ditu.

José María Martínez de Burgosek, IKTBetako (Informazio eta Komunikazio-Teknologia Berrietako) aholkulariak, marketing mugikorra eta honen erabilera mugikortasuna hobetzeko gaia landuko du. Ondoren, Ignacio Morgado Bernalek, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Psikologia Fakultateko katedradunak, "Mugikortasun segurua:Teknologia berriak versus giza faktorea?" hitzaldia emango du.

Goizeko jardunaldiari amaiera emateko, Pedro Valerok, Psikologia doktore eta NTRAS-eko (Instituto de Tráfico y Seguridad Vial) kideak, "Iker dezakegu zerk nahasten dituen gidariak?" galdera erantzungo du.

World Kafea 150 parte-hartzailerekinArratsaldean, hamaiketakoaren ostean, Hiriko eta Hiriarteko Mugikortasunari Buruzko I. Jardunaldian bilduko direnek Luis Rojas Marcos entzuteko aukera izango dute. New York University-ko Psikiatria irakasle eta New Yorkeko Medikuntza Akademiako kideak, pertsonek teknologia berrietara moldatzeko dituzten zailtasunak eta horrek bide-segurtasunean izan ahal duen eragina azalduko ditu.

 

Amaitzeko, World Kafe moduko eztabaida-hitzaldi batean parte hartuko dute bildutako guztiek. Parte-hartze proposamen berritzaile honekin mugikortasun eta bide-segurtasunarekin erlazionatutako hainbat gai aztertu nahi dira, Kursaaleko Jardunaldiam egongo diren profesional guztien ezagutza eta esperientzia abiapuntu hartuta.

Amparo López Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendariak itxiko du Jardunaldia. Hurrengo edizioetan, Hiriko eta Hiriarteko Mugikortasunari Buruzko Jardunaldia Bilbon eta Gasteizen garatuko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Herrizaingo sailburua / Donostiako Alkatea