
Eusko Jaurlaritzak sustatutako toki-planen bidez, 13 enplegu berri lortu dira Agurainen
- 400 euroko ekarpena egin dute bi administrazioek eta, horien bidez, espazioak eta ekipamenduak egokitzeko eta hobetzeko kontratazioak sustatuko dira
Agurain/Salvatierra, 17 10 19
Aguraingo Udalak 13 lanpostu sortu ditu 2019-2020 aldirako; haiek orain arte langabezian egon direnek beteko dituzte, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Lanbideren bidez tokiko enplegu-planen barruan emandako laguntzei esker. 166.427 euroko aurrekontua izango dute.
Ernesto Sainz Lanchares Aguraingo alkateak honako hau zehaztu du: “toki-eremuan enplegu-aukerak sustatzea da helburua, gune eta udalerri ahulei bereziki zuzendutako ekintzak dituzten laguntzak sustatzearen bidez, 2014-2020rako gazte-enplegu programa operatiboaren barruan gazteak kontratatzeko”.
Betetzeko dagoen lanposturen baterako Lanbiden izena emateko epea bihar amaitzen da, Lanbideren tokiko enplegu-ekintzaren programarako. Bestalde, gazte interesdunek Lanbiden gazte enplegu-programa operatiboan izena emateko epea hilaren 25ean amaitzen da. Sainz Lanchares alkateak honako hau gogorarazi du: “azken kasu horretan, postu horiek bete nahi dituzten gazteek gazte berme-sisteman ere egon beharko dute altan emanda”.
Hamahiru kontratazioetatik, zortzi pertsonak hiri-espazio publikoak egokitzen lan egingo dute, udal-eskumenen garapenak bultzatzen eta mantentze-lan integralerako, egokitzapenerako eta hobekuntzarako jarduketetan jardungo dute; pertsona batek administrazio-lanetan jardungo du; udalerri ahulentzako laguntzen-lerrotik, bi pertsonak hiri-egokitzapen integraleko mantentze-lanak egingo dituzte, eta gazte-enpleguetarako bi kontratazioek askotariko ekipamendu publikoetan hobekuntzak egiteko esku-hartzeetan emango dute arreta eta administrazio-lanak egingo dituzte.
Beatriz Artolazabal sailburuak honako hau azaldu du: “Aguraingo enplegu-planen helburu nagusia suspertze ekonomikoa eta soziala da, eta kolektibo ahulenen kideek eta gazteek lan-urrats berrietarako atea irekiko dien lanera jo ahal izatea, betiere enplegurako prestakuntzak duen garrantzia aintzat hartuta”.