Eu

Beatriz Artolazabal: “Bertoko eta kanpotik etorritako bidaiderik gabeko adingabe eta nerabe ahulen egoera berbideratu behar da, guztiak baitira garrantzitsuak”

2019.eko urriak 16
  • Daniel Álvarezek Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, sailburuak honako hau esan du: “haien laneratzea sustatu behar da, eta, horretarako, eskubide eta betebeharren kontratua sinatu”
  • “Garrantzitsua da guztiok dauzkagun erantzukizun eta betebeharrak ezartzea, bai adingabeek, bai erakundeok”.

Bilbo, 2019-10-16

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau aipatu du: “bertoko eta kanpotik etorritako bidaiderik gabeko adingabe eta nerabe ahulen egoera berbideratu behar da, guztiak baitira garrantzitsuak”. Daniel Álvarezek Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, Artolazabal sailburuak honako hau esan du: “haien laneratzea sustatu behar da, eta, horretarako, eskubide eta betebeharren kontratua sinatu; izan ere, garrantzitsua da guztiok dauzkagun erantzukizun eta betebeharrak ezartzea, bai adingabeek, bai erakundeok”.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak nahiago du gaztelaniazko “mena” eta “jena” akronimoez ez hitz egitea; izan ere, haiek ikusezin uzten dituzte umeak eta badirudi ezkutatu egiten dutela ahultasun-egoeran dauden neskato eta mutiko nerabeez ari garela. Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren etorrera masiboa eta ezustekoa izan zena, etorkizunean etengabeko eta egiturazko etorrera  izango da, baina une batzuk beste batzuk baino masiboagoak izango dira".

Artolazabalek Radio Euskadin honako hau esan du: “errealitate horri euskal gizartetik erantzun behar zaio , elkartasunetik eta harrerako herri izateko dugun egitekotik, eta, horretarako, ahultasun-egoeran dauden ume eta nerabeak integratzeko gai izan behar dugu”.

Prestakuntzaren eta enpleguaren bidez, euskal erakundeak eta hirugarren sektorea bertoko eta atzerriko adingabe, nerabe eta gazte ahulak gizarteratzeko eta laneratzeko inplika daitezen sustatzen ari gara. Nerabeek eskubide eta egitekoen, onuren eta betebehar eta konpromisoen kontratua sinatuko dute, Euskadin egingo duten egonaldirako eta prestakuntzarako”, esan du Artolazabalek.

Laneratzea eta gizarteratzea

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau iragarri du: “laster, erakundeok konpromiso bat sinatuko dugu, nerabe horien gizarteratzea eta laneratzea lortzeko babes-puntu bilakatzeko, eta bertan izango dira Lanbide, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Hezkuntza Saila eta Etxebizitza Saila, foru-aldundiak, lanbide-heziketako zentroak, kontsulatuak eta hirugarren sektoreko erakundeak”

Espero zena baino hazkuntza ekonomiko baxuagoari buruzko aurreikuspenak direla eta, Artolazabalen iritziz, “zaila da enpleguan duen intzidentzia balioestea, baina, zorionez, Eusko Jaurlaritzaren helbururik garrantzitsuena legegintzaldi honetan dagoeneko errealitate da, izan ere, langabezia-tasa % 10etik behera jaitsi da. Hori da euskal gizartearen beraren helburu esanguratsuena. Orain finkatu egin behar dugu. Adi egon behar dugu nazioarteko ziurgabetasun-egoeren aurrean; oraindik ez dago alarmarako motiborik, baina oso adi egon behar dugu. Enplegua gizarte-politikarik onena da, eta adi jarraitu behar dugu, nazioarteko ziurgabetasun-egoeren aurrean. Prestakuntza gehiago izateak enplegu gehiago eta kalitate handiagoko enplegua dakar, eta horretarako ari gara Lanbide modernizatzen lan handia egiten”.

 

Lanbideren garapena

“Langabeziaren antzinako bulegoak desagertzear daude. Lanbideren bulego berriak, tutoretzaren eta prestakuntzako ibilbide pertsonalizatuaren bidez, gero eta gehiago dira enplegu-agentziak, irisgarriagoak eta hurbilagokoak, modernoagoak eta pertsonalizatuagoak”, esan du Artolazabalek, Radio Euskadiko estudioetan.

 

Artolazabalek esan duenez, “euskal gizartearen gehiengoa erabateko ongizate-egoeran edo ia ongizate-egoeran bizi da, baina soldata-arrailak daude eta lehena eta nabarmenena gizon eta emakumeen arteko arraila da. Ez dago errezeta magikorik, baina ondorioak izaten dituen formula erabiltzea atsegin dut: zenbat eta prestakuntza gehiago, orduan eta enplegu gehiago eta kalitate gehiagokoa. Datorren astean, Donostia-San Sebastiánen, nazioarteko kongresu bat egingo da, “Kalitateko enpleguarekin konprometituta”, eta, hura osatzeko, enplegu- eta prestakuntza-azoka antolatuko da: Merkalan. Bertan, 700 lan-eskaintza baino gehiago izango dira. Batik bat gazteen artean kalitateko enplegua sustatzeko Europako jardunbide egokien esperientziak entzun eta horien gainean hausnartuko dugu. Hori da Europar Batasunaren eta 2030erako Basque Country agendaren beraren helburuetako bat”.

 

Familia-kontziliazioa

Beatriz Artolazabalek familia-kontziliazioa eta datozen egunotan Eusko Jaurlaritzak onetsiko duen dekretua aipatu ditu: “berritzailea izango da, jaioberrien zaintza partekatuak sustatzeko. Helburua da gizonek ere lotura oso bereziak sortzea haurrekin, orain arte normalean amek bakarrik egin duten bezala. Aurreikuspena da azaroko lehen egunetatik aurrera jaiotako haurrentzat sartzea indarrean”. 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Daniel Álvarez