Eu

Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bidez sustatutako tokiko enplegu-planen bidez, 30 enplegu sortuko dira Arabako Errioxan

2019.eko urriak 14
  • Lanbiden izena eman duten eta langabezian dauden pertsonak dira
  • Natura-ingurunea eta landa-ingurunea leheneratzeko lanak eta berdeguneak mantentzeko eta ondarea, eraikin enblematikoak eta ingurune naturala zaintzeko lanak beteko dituzte

Laguardia, 2019-10-14

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Lanbideren bidez garatzen dituen tokiko enplegu-planen bidez, aurten, 30 lanpostu sortuko dira Arabako Errioxan, eta inbertsioa 228.555 eurokoa izango da. Ioseba Fernández Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteak honako hau zehaztu du: “toki-eremuan enplegu-aukerak sustatzea da helburua; gune eta udalerri ahul batzuei bereziki zuzendutako ekintzak dituzten laguntzak sustatzea, 2014-2020rako gazte-enplegu programa operatiboaren barruan gazteak kontratatzeko”.

Orain arte langabezian egon diren Arabako Errioxako 17 pertsonak natura- eta landa-ingurunea leheneratzeko lanak eta berdeguneak mantentzeko eta ondarea, eraikin enblematikoak eta ingurune naturala zaintzeko lanak beteko dituzte, Oion, Bastida, Eltziego, Laguardia, Lapuebla de Labarca, Lantziego, Kripan, Bilar, Ekora, Moreda, Samaniego, Eskuernaga, Mainueta, Leza eta Nabaridas udalerrietan.    

Horietatik, 4 Eltziego, Bastida, Lantziego eta Lapuebla de Labarcako ondarea, eraikin enblematikoak eta ingurune naturala zaintzera bideratuko dira, Arabako Errioxako kuadrillak berak koordinatuta.

Arabako Errioxako kuadrillak, bestalde, udalerriekin batera, Oionen, Eltziegon, Bastidan, Lantziegon eta Lapuebla de Labarcan natura-baliabideak eta hirigunea mantentzeko lanak sustatu ditu; haietarako, Lanbiden izena eman duten 9 pertsona kontratatuko dira.

Gainera, langabezian dauden beste 4 pertsona kontratatuko dituzte Oion, Lapuebla de Labarca eta Bastida udalerriek, udal-espazio publikoak hobetzeko eta berdeguneak mantendu eta kontserbatzeko.

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau esan du: “Arabako Errioxako enplegu-planen helburu nagusia da, Arabako beste udalerri batzuetan bezala, kolektibo ahulenetako kideek eta gazteek lan-urrats berrietarako atea irekiko dien lanera jo ahal izatea. Betiere enplegurako prestakuntzak duen garrantzia aintzat hartuta”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ioseba Fernández