Berriak
Eu

Euskal Ikasketa Elkarteak FEVA Argentinan saritu du

2011.eko apirilak 15

 

"Salón Vasco de la Fama" saria Argentinako euskal etxe guztiak elkartzen dituen federazioari eman diote. Ekitaldira Julián Celaya, Kanpoan diren Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaria, eta Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Mercosurrentzako duen Ordezkaria, joan ziren.

Argentinako 80 euskal etxeetako  ordezkarien aurrean, amerikako Euskal Ikasketa Elkarteko Mark Doyagak saria Ricardo Basterra, FEVAko (Federación de Entidades Vasco Argentinas) lehendakariaki eman zion. Saria urtean behin eta kultura, ongizate eta/ edo euskaldunen historia American sustatzen duten pertsona edo erakundeei ematen zaie.


FEVA sari honekin, munduko euskal erakunde garrantzitsuenetariko bat bezala onartzen dute. Doyagak zabaldu zuen bezala 1955etik "FEVA Argentinako euskal etxeen koordinazio lanetan eredua izan da. Euskaditik kanpo, euskal kultura eta identitatea ospatzen historia luze bat garatu du. Bai bazkide baita euskal etxe kopuru gehiena ere, elkartzen dituen euskal erakunde handiena da FEVA. Ekimen ezberdin asko eskaintzen ditu: euskararen irakaskuntza, literatura, historia, kirolak, musika eta euskal dantzak.

Eusko Jaurlaritzaren agintariekin batera, Gobernu Argentinoaren ordezkari bezala José Luis Barbier, Barne-arazoetako ministeriotik, Rafael  Follonier, Lehendakaritzatik eta Baita prentsa eta Federazioaren lehendakari ohiak ere izan ziren. Ekitaldia ohorezko aurreskua eta Lagun Onak koruaren ahotsak lagundurik hunkigarria izan zen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Delegada Elvira Cortajarena