Eu

Eusko Jaurlaritzak 210.000 euro bideratu ditu kultura eta sormen industriak bultzatzeko, hiru diru-laguntza izendunen bidez (Gobernu Bilera 2019-10-15)

2019.eko urriak 15
  • Laguntzak Innobasque Fundazioari, Fair Saturday Fundazioari eta Karraskan kolektiboari zuzenduta daude

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak hiru diru-laguntza izendun onartu ditu, bere gaurko bileran, Kultura eta Sormen Industriei lotutako proiektuak sustatzeko. Diru-laguntzak 210.000 eurokoak dira, guztira, eta Innobasque Fundazioari, Fair Saturday Fundazioari eta Karraskan kolektiboari zuzenduta daude, kulturaren eta sormenaren eremuko zenbait ekimen sustatzeko.

Innobasque Fundazioari ematen zaion laguntzaren kasuan, helburua da Basque District of Culture and Creativity izeneko tresna estrategikoa sortzea eta jarduera-ildoak zehaztea. Proiektu horrek Kultura eta Sormen Industriak garatzeko politika publikoak bultzatzeadu helburu, laguntza kualifikatua eskainiz kulturarekin (ikus-entzunezkoak, musika, arte eszenikoak …) eta sormenarekin (diseinua, moda, gastronomia …) lotutako industriak bultzatzeko.

Era berean, bigarren laguntza, 60.000 eurokoa, Fair Saturday Fundazioari zuzenduta dago, Fair Saturday ekimena egiten laguntzeko. Azaroko azken larunbatean egiten den "eragin soziala duen mobilizazio kulturala” da, “kontsumismoaren adierazle nagusia den Black Friday egunaren biharamunean”. Horrela, mundu osoko artista eta erakunde kulturalek bat egiten dute jaialdi global horrekin, beren hautazko proiektu sozial bat beren ekitaldiaren bidez babesteko betekizunarekin. Eusko Jaurlaritzak, gaur onartutako diru-laguntzaren bidez, Euskadin sortutako ekimen hau babesten du, kulturaren eta gizarte-enpatiaren arloko jardunbide egokien eredua dela uste baitu.

Azkenik, hirugarren laguntza, 50.000 eurokoa, Karraskan kolektiboari zuzenduta dago. Elkarte profesional hori Euskadin berrikuntza sustatu nahi du kulturaren arloan. Kasu honetan, Karraskanek laguntza honi esker 'Zainketa aringarrietan barne bitartekaritza bide berriak' programa bultzatuko du, sormena eta osasun arloa uztartuko duen ekimena. Karraskan 2012ko urtarrilean sortu zen, eta kulturarekin, sorkuntza garaikidearekin edota sormen aplikatuarekin zerikusia duten eragile profesional independenteek osatzen dute. Eragile horien jarduera-eremua honako hauek dira: asmatzea, ekoizpen txiki edo handiak praktikan gauzatzea, bitartekaritza, aholkularitza, kudeaketa edo bestelako zerbitzu aurreratuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko