Eu

Eusko Jaurlaritzak 9 milioi euro baino gehiagorekin babesten ditu arrantza sektorearen eta sektore akuikolaren berrikuntza, iraunkortasuna eta efizientza (Gobernu Bilera 2019-10-15)

2019.eko urriak 15
  • Besteak beste, berrikuntzako eta giza kapitala sustatzeko eta berritzeko jardueretara eta biodibertsitatearen babeserako, osasun eta segurtasuneko eta efizientzia energetikorako erabiliko dira
  • Laguntza horien onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak zein juridikoak, ondasun komunitateak, arrantza erakunde profesionalak, arrantzaleen kofradiak, eta ekoizleen erakundeak

2019an arrantza sektoreari eta sektore akuikolari emango zaizkion laguntzen deialdiaren oinarrian arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak urriaren 15ean egindako Kontseilu bileran. Bederatzi milioi eurotik gora dira horretarako erabilgarri dagoen diru kopurua.

Laguntza lerroak

Agindu honen laguntza lerroak honetarako izango dira:

  • Berrikuntza
  • Aholkularitza zerbitzuak
  • Ikertzaileen eta arrantzaleen arteko elkarteak
  • Giza kapitalaren sustapena, enpleguaren sorrera eta elkarrizketa soziala
  • Arrantzale gazteen hasierako laguntza
  • Osasuna eta segurtasuna arrantza ontzien barruko edo ekipo indibidualetako inbertsioetan
  • Arrantzak itsas ingurunean duen inpaktuaren murrizketa eta arrantza espezieen babesera egokitzea
  • Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioari lotutako berrikuntza.
  • Itsasoko biodibertsitatea eta ekosistemak babestea eta lehengoratzea, eta konpentsazio erregimenak arrantza jarduera iraunkorren esparruan. Itsasoko hondakinen bilketa
  • Itsasoko biodibertsitatea eta ekosistemak babestea eta lehengoratzea, eta konpentsazio erregimenak arrantza jarduera iraunkorren esparruan.
  • Efizientzia energetikoa eta klima aldaketa arintzea. Itsasontzien barruko inbertsioak, auditoriak eta azterketa energetikoak.
  • Efizientzia energetikoa eta klima aldaketa arintzea. Motorrak ordeztea edo berritzea.
  • Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi ez diren harrapaketen erabilera.
  • Portu txikiak, lehorreratze lekuak, lonjak eta ainguralekuak
  • Ekoizpen eta merkaturatzeko planak eta neurriak
  • Merkaturatze neurriak
  • Akuikulturako berrikuntza
  • Akuikulturako ekoizpenerako inbertsioak: ekoizpenaren dibertsifikazioa, zentroen hobekuntza eta modernizazioa, produktuen kalitatearen hobekuntza.
  • Akuikulturako ekoizpenerako inbertsioak: baliabideen efizientzia, uraren erabilera eta produktu kimikoen erabileraren murrizketa, birzirkulazio sistemak
  • Akuikulturako ekoizpenerako inbertsioak: efizientzia energetikoaren eta energia berriztagarriaren hazkundea
  • Kudeaketa, ordezkapena eta aholkularitza zerbitzuak akuikulturako ustiategietarako.
  • Giza kapitalaren eta sareko lanaren sustapena
  • Akuikulturako ekoizpen guneen ahalmena handitzea
  • Akuikultura iraunkorrean diharduten enpresa berrien sustapena.
  • Animalien osasunerako eta ongizaterako neurriak

Onuradunak eta baldintzak 

Laguntza horien onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak zein juridikoak, ondasun komunitateak, arrantza erakunde profesionalak, arrantzaleen kofradiak, eta ekoizleen erakundeak, beti ere administrazio egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta zerga betebeharrei eta gizarte segurantzarekikoei dagokienez egunean badaude.

Hauek izango dira onuradunen betekizun nagusiak: inbertsioak EAEko lurraldean egitea, eta gastuak eskaera unean hasita egotea eta inbertsioek ingurumenerako ondorio negatiborik ez izatea. Era berean, laguntza horien onuradun diren pertsona edo erakundeek agindu egingo dute laguntzak emandako helburu zehatzerako erabiliko dituztela eta inbertsioak gutxienez bost urtetan mantenduko dituztela.

Epeak

Agindu honetan araututako laguntzak 2019an eskuratu ahal izateko eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da agindu hau indarrean sartzen den egunetik aurrera. Halere, agindua argitaratu aurretik aurkeztutako proiektuak epe barruan aurkeztutzat joko dira, baldin eta 2019ko ekitaldiaren barruan sartu badira.

Agindu honen bitartez iragarritako laguntzak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren 2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, eta Plana, halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian dago argitaratuta (www.euskadi.eus) eta http://www.euskadi.eus/noticia/2019/plan-estrategico-de-subvenciones-del-departamento-de-desarrollo-economico-e-infraestructuras-para-2019 estekaren bitartez kontsultatu daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko