Eu

  Jaurlaritzak 200.000 eurorekin finantzatuko ditu tokiko autonomia gauzatzeko Eudelen jarduerak (Gobernu Bilera 2019-10-15)  

2019.eko urriak 15

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Asociación de Municipios Vascos – Euskadiko Udalen Elkarteari (EUDEL) Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea inplementatzeko eta sendotzeko lanen gastuak finantzatzeko dirulaguntza zuzena emateko akordioa. Horrela, Eusko Jaurlaritzak lege berriaren ahalmen guztiak garatzen eta udal-autonomia gauzatzen lagunduko die Euskadiko toki-erakundeei.

Dirulaguntza 200.000,00 eurokoa izango da, eta bi alditan ordainduko da 2019an eta 2020an. Helburua da, besteak beste, azterlanak, lan teknikoak, jardunaldiak, mintegiak, argitalpenak, eta abar finantzatzea, hala nola:

  • Udaletako kargu hautetsientzako harrera-eskuliburua.
  • Euskadiko udalen antolakuntza eta funtzionamendurako erregelamenduak.
  • Udal-arduradunentzat prestakuntza-jarduerak eta jardunaldiak.
  • Tokiko Gobernuen Batzorderako derrigorrezko txostenak egitea.
  • Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea garatzeko memoria ekonomiko-finantzarioak, arauak eta bestelako txostenak.

EUDELek behar bezala eman beharko du argitara zein den diruz lagundutako jarduera eta zein diren dirulaguntzaren berri emateko eta hedakuntzarako egintzak.

TOKI ERAKUNDEEI BURUZKO LEGEA ETA EUDEL

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeren arabera, EUDEL “udalen interesak babesteko eta sustatzeko ezarpen handiena duen elkartea da”. Udalei eta toki-erakundeei euskarri tekniko kualifikatua ematen die euren kabuz asumitu ezin dituzten erronkak garatzeko. Horrez gainera, elkartea Euskadiko udal-politikaren kohesio-faktorea ere bada.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko