Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Gobernuak parte hartuko du Aparkabisaren kapital-gehikuntzan (2011-04-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 12

Dekretua, “Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B. – Centro de Transportes de Bizkaia, A.B.” sozietatearen kapital-gehikuntzan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak parte hartzeko baimenari buruzkoa.

Gobernuak 350.029 € jarriko ditu "Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B. - Centro de Transportes de Bizkaia, A.B." sozietatearen kapital-gehikuntzarako, eta hortaz, orain duen % 19,96ko partaidetzari eutsiko dio.

Aparkabisa sozietatearen xedea da Bizkaian salgaien zentral integralak sustatu, prestatu eta ustiatzea eta ibilgailu astunentzat aparkalekuak eskaintzea.

Sozietateak 47,6 milioi euroko kapitala zeukan orain arte. Eta Jaurlaritzak 9,5 milioiko partaidetza zeukan, hau da, kapitalaren % 19,96.

Europar Batasuneko herrialdeen arteko merkataritzako harremanak ugaritu, eta garraioaren sektoreak ekonomian gero eta pisu handiagoa hartu ahala, hainbat zentro sortu dira Europan garraio-eskaintza eta -eskaria leku berean biltzeko, eta intermodalitatea koordinatu ahal izateko, horrek asko errazten baitu garraio-enpresen antolaketa, kudeaketa eta koordinazioa.

Horrela bada, eta garraioko zentro horiek sustatzen jarraitu ahal izateko, sozietatearen kapitala handitzea erabaki da. Horiek horrela, sozietatearen kapitalari milioi bat zazpiehun eta berrogeita bederatzi mila seiehun eta hirurogeita zazpi (1.749.667) euro gehituko zaizkio, laurehun eta laurogei euro eta laurogeita bat zentimoko (480,81 €) balio nominala izango duten hiru mila seiehun eta hogeita hemeretzi (3.639) akzio izendunetan banatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan