Berriak Osasuna
Eu

Gaurtik aurrera, 65 urtetik gorakoek, gaixotasun kronikoak dituztenek eta haurdun dauden emakumeek gripearen aurkako txertoa jartzera joan daitezke dagokien osasun-zentrora

2019.eko urriak 14

Osasun Sailak gogorarazten du txertoa dela gaixotasun horri aurre egiteko prebentzio-neurri nagusia

Gaur 2019ko gripearen aurkako txertaketa-kanpaina abiarazi da Osakidetzako osasun-zentroetan. Gaur goizetik, arrisku-taldeek, alegia 65 urtetik gorakoek, gaixotasun kronikoak dituztenek eta haurdun dauden emakumeek gripearen aurkako txertoa jar dezakete, birus horren ondorioz beren osasunean eragin ditzakeen konplikazioak prebenitzeko. Gripeak urritik apirilera bitartean du indarrik gehien.

Kanpainaren lema “Txertoa jartzeko unea da, eta badakizu” da, eta gutxienez sei astez egongo da indarrean, baina baliteke, aurreko urteetan gertatu den bezala, beharren arabera luzatu behar izatea. Osasun Sailak gogorarazten du txertoa dela gaixotasun horri aurre egiteko prebentzio-neurri nagusia.

Txertaketa-kanpainako helburuak, arrisku-taldeetako pertsonen banakako osasuna babesteaz gainera, osasun kolektiboa babestea ere bada, oinarrizko prebentzio-neurri errazen bidez, besteak beste: behin erabiltzeko zapiak erabiltzea, eskuak sarri garbitzea edo eztul edo doministiku egitean ahoa estaltzea.

Gogorarazi behar da iaz 1.662 pertsona ospitaleratu zirela gripea baieztatuta, eta, haietatik, 435 larri egon zirela.  

Argibide gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/57302

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau