Berriak Lehendakaritza

Jaurlaritzak 600.000 € zuzenduko ditu Euskadiren eta Akitaniaren arteko lankidetza-proiektuak bultzatzeko (2011-04-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 12

Ebazpena, Akitania-Euskadiren arteko ankidetzarako Funts Erkidearen kontura 2011eko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deia egiten duena.

Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro zuzenduko ditu aurten Euskadiren eta Akitaniaren artean mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak bultzatzeko. Laguntzak Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren ebazpen bidez deitu dira. Ebazpena gaur onartu da Jaurlaritzaren Kontseiluaren bileran.

Hain zuzen ere, laguntzak Akitania-Euskadiren arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen kontura emango dira eta elkarlan proiektuetarako izango dira. Elkarlan proiektu horiek enplegua eta ekintzak sortzeko helburua izango dute eta bi eskualdeetako ekonomia- eta gizarte-eragileek burutu beharko dituzte.

Lankidetza-proiektuak goi mailako irakaskuntza eta teknologia zentroen esparruan, ekonomia-ekintzaren eta teknologia-berrikuntzaren esparruan eta prestakuntzaren eta kulturaren esparruan garatu beharko dira.

Dirulaguntza hauetan interesa dutenek hilabeteko epea izango dute, EHAAn argitaratzen direnetik, eskabideak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkezteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan