Eu

Zarauzko Iñurritza errakastoaren ingurumenaren egoera berreskuratzeko lanak hasi ditu URAk

2019.eko urriak 11
  • Asmoa da eskuinaldeko bideratze-hormako 258 metro kentzea, birlandatutako ezponda bat jartzea eta hezegune zabal bat sortzea, garai batean padura bat zegoen lurretan

2019.10.11. Vitoria-Gasteiz. URAk  Inurritzako errekastoaren lehengoratze  lanak hasi ditu 258 metrotan zehar, garai bateko padura batean, Irita inguruan. Eskuinaldeko bideratze-hormaren 258 metro kendu nahi dira; eta, horren ordez, birlandatutako ezponda bat jarri, eta  hezegune zabal bat sortuko da, garai batean padura zegoen lurretan. Era berean, bioingeniaritzako teknikak baliatuko dira, ibilguaren forma naturala eta bertako landaredia berreskuratzeko.

Jarduera horri esker, Iritako hezegunea berreskuratu ahal izango da delako Eraztun Berde Urdinaren barruan, eta haren ingurumen-balioak zaindu ahal izango dira. Era berean, ur-goraldiek hiri-ingurunean izan ditzaketen eraginak arintzen lagunduko dute nabarmen.

Jarduera ingurunean integratzea sustatze aldera, lanok aurreikusten dute belarkiak ereitea, aldameneko berdeguneetan zuhaitzak landatzea, natura-ingeniaritzako teknikak erabiltzea eta ezponda berrietan zuhaitz autoktonoak aldaxkatzea. Proiektua gauzatzeko lanak aprobetxatuz, ezabatzeari ekingo zaio eremuan dagoen landaredi inbaditzailea:  banbua (Arundo donax), hain zuzen ere.

Jarduketok Zarauzko Olaá eta Iñurritza erreken uholdeei aurre egiteko eta ingurumena hobetzeko proiektuaren zati dira

Obra horiek Zarautzen uholdeei aurre egiteko eta ingurumena hobetzeko proiektuaren parte dira. Proiektuan aurreikusitakoari jarraituz, lanok bi eremutan izango dira: Olaa errekaren 350 metroko zati batean (jada abiarazita dauden obrak, autopistaren hegoaldean daudenak) eta Iñurritzako errekaren 258 metroko ingurumen-leheneratzean (orain hasten direnak).

Jarduketa osoak 4.462.005,32 euroko aurrekontua du, eta 2020ko udazkenean amaitzea aurreikusten da.

Olaako errekako obrek inguruneko ur-goraldien eragina murriztuko dute —350 metroko estaldura kenduz, aire zabaleko ibilgu berri bat sortuz— eta 100 urteko errepikatze-denborako ur-goraldiei ibilguan eustea ahalbidetuko dute.

Ubideari emango zaion zabalera berria dela eta, bi zubi eraiki beharko dira (Iturreko kaxoian eta Urragako zubia). Era berean, ingurumena lehengoratzeko obrak egingo dira, eta horretarako bioingeniaritzako teknikak erabiliko dira bideratutako ibai tarte berrian.

 Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak