Eu

Artolazabal: “Umeak hazteko eszedentziarako laguntzen bidez, gizonek haurren lehen urtean haiek hazten eman ahalko dute denbora”

2019.eko urriak 11
  • Laster Eusko Jaurlaritzak onetsiko duen umeen hazkuntzarako eszedentziarako laguntzei buruzko dekretuaz jardun du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak
  • “Enpresa-mundua eta langileak ere sentsibilizatzen dira, hazkuntza gizonen eta emakumeen eginkizuna delako”

VG 11 10 19

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak esan du laster Eusko Jaurlaritzak onetsiko duen umeen hazkuntzarako eszedentziarako laguntzei buruzko dekretuaren helburua honako hau dela: “batetik, erantzunkidetasuna sustatzea eta gizonak haurren lehen urtean haiek zaintzen eta hazten denbora ematea garrantzitsua dela kontzientziatzea, eta, bestetik, enpresa-mundua eta langileak ere sentsibilizatzea, hazkuntza gizonen eta emakumeen eginkizuna delako”.

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran egin duen agerraldian, Artolazabalek honako hau esan du: “seme-alaben zaintza partekaturako ordainpeko eszedentzia boluntarioak diruz lagunduko dira. Gaur egun, hazkuntza-lan guztia bikotekide bakarrak izaten du sarritan, eta egoera hori baztertzailea izan daiteke; orain beren lanbide-ibilbideetan emakumeek bakarrik jasaten dute eragina, ama izatearren”.

Beatriz Artolazabalek honako hau azpimarratu du: “Eusko Jaurlaritza bizitzako lehen hilabeteetatik zaintzetan gizon gehiago inplikatzea sustatzen ari da, orain arte ama eta haurren artean bakarrik sortzen ziren loturak sortzeko. Horrela, jauzi kualitatibo garrantzitsua eta aitzindaria ematen dugu kontziliazioa sustatzeko; izan ere, lehen aldiz, neurri zehatz batzuen inguruko eztabaida hori planteatzen da. Aurretik sekula ez da aukera hori planteatu, eta Eusko Jaurlaritza aurrerapauso hori ematen ari da, inbertsio handiarekin. Bide horri ekin dion lehen gobernua gara, Europako iparraldeko esperientzietan oinarrituta”.

“Dagoeneko, nire ustez funtsezkoa dena lortzen ari gara: gizartea sentsibilizatzea, kultura berria sortzea eta berdintasunaren eta kontziliazioaren aldeko ohiturak aldatzea. Ez gara ari aitek bakarrik har ditzaketen 16 asteko baimenak arautzen, izan ere, baimen horiek Gizarte Segurantzak baino ezin ditu arautu: haurdun geratzen ez diren bizikideei gaur egun Gizarte Segurantzak guraso-baimenetarako ezarrita dituen asteei beste 8 aste gehiagoko laguntza osagarria ematen ari gatzaizkie”, esan du Artolazabalek.

 Artolazabalek, Eusko Legebiltzarrean, honako hau azaldu du: “dekretu berritzaileak, urtean, 25 milioi euro inguruko kostua izango du. Urrats garrantzitsua da bide zuzenean, baina ez da ez bakarra ez azkena izango. Dekretuaren zirriborroan ezarri diren eskakizunak zehazteko, sustapenerako ezarri ditugun helburuak aintzat hartu dira.  Bikoteak haurra zaintzeko etxeko enplegatua badu horrek dakarren mugari buruz iritsi zaizkigun alegazioak aztertu ditugu, eta baldintza hori ezabatu egin dugu, ezinezkoa baita jakitea etxeko enplegatu horren eginkizuna zein den.  Horrela, bada, familia onuradun gehiago izatea nahi dugu”.

“Helburua, batik bat, gizonak haurren zaintzan eta hazkuntzan inplikatzearen garrantziaz sentsibilizatzea da. Umea ordainpeko borondatezko eszedentzian haurtzaindegira bidaltzen bada, ez dira lotura horiek sortzen gizonen eta haurren artean; lotura horiek zaintzak baino ez ditu sustatzen”, esan du Artolazabal sailburuak.

Beatriz Artolazabalek honako hau esan du: “horrela, aurrerapausoa ematen dugu haur jaioberrien zaintzan erantzunkidetasuna sustatzeko, eta beste urrats bat gehiago ematen dugu gizon eta emakumeen berdintasunean; horrela, gizonek ere haurren lehen hilabeteetan haiek zaintzean lotura oso bereziak sortzea sustatzen da. Helburua ez da baimen bat edo ordaindutako oporraldiak ematea. Ez gara Gizarte Segurantza. Ordaindutako borondatezko eszedentzia aitzindaria sustatzen dugu, gaur egun Gizarte Segurantzak ematen dituen baimenak beste zortzi astez osatzeko”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Bakarne Tejería