Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

5,3 milioi euroko eurrekontu bat onartu da, 2011n nekazaritza eta abeltzaintzan laguntzak emateko (2011-04-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 12

Dekretua: 7111 Programan —Nekazaritza, Landaren eta Itsasertzaren Garapena— 5.302.845,24 euroko kredituak gaitzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak 2011. urterako duen Aurrekontuan, 9311 Programan —Europar Batasunarekiko finantza-harremanak— lortutako sarrerak direla medio.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuan guztira 5.302.845 euro gaitzea 2011 ekitaldirako, eta, erakunde ordaintzailea den aldetik, nekazaritzako eta landaren eta itsasertzaren garapeneko jardueretan banatuko da. Kopuru hori Europako Batasunak jarriko du osorik, LGENF laguntza-programaren bitartez.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, horrela, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak izenpetutako agindua betearazi du; agindu horretan, inbertsio erako ekintzei laguntzeko 2011rako 5,3 milioi euro gaitzea proposatzen zen, nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko, teknologia berriak eta berrikuntzak sartuz ekonomia-etekina handitzeko eta ustiategietako lanaren kalitatea, higienea eta animalien ongizatea hobetzeko.

2011rako 5,3 milioi euroren laguntza horiek 2007-2013 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programakoak dira, eta hasierako gehieneko ekarpena 78 milioi euroko Europako LGENF funtsaren kontura egingo da. Ordainketa horiek erakunde ordaintzailearen bitartez egingo dira -kasu honetan, Nekazaritza eta Arrantza Zuzendaritza da-, eta Europako Batasunak egingo ditu osorik, Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Ingurune Ministerioaren bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan