Berriak Osasuna
Eu

Santa marina ospitaleak bere 75. urteurrena ospatzen du Metro Bilbaoren Zazpikaleak geltokian jarritako argazki erakusketa batekin

2019.eko urriak 10

“Nik ere zaintzen zaitut” erakusketaren inaugurazioa ospitalearen historiaren parte diren pertsonei egindako omenaldia da

Osakidetzako zuzendari nagusiak, Juan Luis Diegok, Santa Marina Ospitaleko Zuzendari gerenteak, Jose Luis Sabasek, eta Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak inauguratu dute gaur “Nik ere zaintzen zaitut” argazki erakusketa, Santa Marina ospitalearen 75. urteurrena dela eta. Erakusketa hil honen amaierara arte bisita daiteke Zazpikaleak / Casco Viejo metro geltokian, San Nikolas irteeran.  

Zuzendari Nagusiak bere laguntza, eta Osakidetzarena, eskaini du Santa Marinak jarrai dezan herritarren osasuna hobetzen eta bizi kalitate eta ongizatearen maila handitzen. Horretaz gain, ospitaleak jakin izan duela garai bakoitzaren erronkei aurre egiten adierazi du: soziopatia tuberkulosoari 30 hamarkadan, eta gaur egun zahartzearen ondorioz agertzen diren beharrei erantzuten die. Bere aldetik, Santa Marinako Gerenteak ospitaleak “etapa berria hasiko duela nabarmendu du, etapa itxaropentsua, zahartzearen fenomenoa erronka garrantzitsua helburu, baita gaixotasun kronikoak ere, zeinetarako Santa Marina aspaldian prestatzen hasi zen”.  

 

“Nik ere zaintzen zaitut” lelopean egindako erakusketa profesionalen lanari zein ospitaletik inoiz pasatu diren paziente, senide, boluntario, hau da, ospitale honen parte diren guztiei egindako omenaldia da. Erakusketak profesionalen bokazioa eta egindako lan handiaren garrantzia azpimarratu nahi du. Urte hauetan zehar kasotako esker oneko gutun kontaezinek dira horren adierazgarri.

 

Zazpi argazkik osatzen dute erakusketa, jasotako testigantzetan oinarrituta, eta Santa Marinan egindako egonaldiaren giza tratua islatzen dutenak. Haietariko bakoitzak, familia handi honen parte izan direnek, senideek, pazienteek edo profesionalek  transmititu dizkiguten emozio eta sentimenduak adierazten ditu: maitasuna, adeitasuna, hurbiltasuna, profesionaltasuna, lan taldea, poztasuna, gizatasuna.

75. urteurrena ospatzeko ekintzak

Erakusketa hau urteurrena ospatzeko programatutako ekintzetako bat da, pasa den martxoaren 26an Bilboko Mediku Zientzien Akademia eta Sociedad Bilbainak emandako Jose Carrasco-Máximo Aguirre Doktorea sariarekin hasi zena.

Hurrengo urriaren 13an Santa Marina inguruetatik mendi-ibilia egingo da; herri izaera duen ekintza honetan erakundeetako ordezkariek, profesionalek, herritarrek eta gizarteko ordezkariek parte hartuko dute Santa Marina ospitaleari ikusgarritasuna emateko asmoz, herritarrengana hurbilduz.

Era berean, azaroan, Ospitaleko areto nagusian Santa Marinako profesionalei zuzendutako jardunaldia egongo da; Sergio Murillok, Gizarte Ekintzako Diputatuak “Nagusi Intelligence Center” egitasmoa aurkeztuko du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 6 egun

    El verdadero "homenaje" y respeto a los que trabajan y a los que allí sufren, siempre es y será el aumento del personal a los niveles debidos para una atención de calidad como en Europa, condiciones e instalaciones de trabajo dignas y modernas y sueldos adecuados. Lo demás está bien pero asi, vacío, sólo queda como un cuento para el escaparate.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak