Eu

Agenda Nagusi: unibertsitateko euskal gazteriak adinekoen zaintzaren inguruko eztabaida positiboa egin du

2019.eko urriak 09
  • Lide Amilibia: “AGEnda Nagusi adinekoekiko parte-hartze publiko-sozialaren ereduak UPV/EHUrekin dihardu elkarlanean, proposamen berriak ezagutzeko”
  • Parte hartzeko foroa 120 ikaslerekin eta Hartu Emanak eta SECOT adineko elkarteetako kideekin

 

Leioa, 2019/10/12

Bilboko Hezkuntza Fakultatean izan da AGEnda Nagusi foroa; parte hartzeko topaketa hori Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako Adinekoekiko Parte Hartze Ereduaren barruan antolatzen da. World Kafe metodologiari jarraikiz, dinamikak 120 gazteren iritzi, balioespen eta proposamenak jaso ditu; gazte horiek beren artean eta Hartu Emanak eta SECOT adinekoen elkarteen ordezkaritza batekin jardun dute eztabaidan. 

Ekitaldian, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak parte hartu du, eta Ritxar Bacete antropologoak eta feminismoetan eta maskulinitate berrietan espezializatutako idazleak aurkeztu du. Ritxar Bacete “Nuevos hombres buenos” liburuaren eta haren haurrentzako “El Poder de los Chicos” bertsioaren idazlea da. AGEnda Nagusiren eta UPV/EHUren arteko elkarlanaren bidez, mahai gainean jarri nahi da mendeko pertsonen zaintzetarako erantzunkidetasunaren gaia, oso garrantzitsua baita. 

Euskadin, 217.171 pertsonak zaintzak ematen dituzte, eta, haietatik, 173.737k, modu ez profesionalean; alegia, % 80k. Biztanleriaren zahartzearen fenomenoarekin batera, zaintzen feminizazioaren errealitatea ere badugu; zerbitzu horiek ematen dituztenen % 70 inguru emakumea da. 

Pertsona zaintzailearen profila honako hau da: 56 urteko emakumea, ezkondua, lehen mailako edo beheragoko ikasketaduna, zaintzak behar dituen pertsonaren alaba edo bizilaguna. Era berean, adingabeen zaintzan gizonak gero eta gehiago inplikatzen direla egiaztatzen da, baina, adinekoen kasuan, ez da gauza bera gertatzen; haien egoerak jarraitzen du, nagusiki, emakumezko helduen mende egoten. 

“Egoera horri oreka aurkitzea ez dagokio bakarrik genero arteko orekari, baita belaunaldien arteko elkartasunari ere.   Gaztaroa eta helduaro goiztiarra norberaren errealizaziorako edo arrakastarako bizitzako etapa bakarrak direla idealizatzen duen gizartearen esparruan, gazteen artean zahartzaroaren inguruan dagoen pertzepzio negatiboa eta urruna direla eta, bereizi egiten dira zaintzetatik, eta horrek ez du aukerarik ematen pertsonek bizitzaren etapa horretan eman diezazkieketen beste alderdi batzuk ezagutzeko”, esan dute eztabaidan.

Etxeko eremuko zaintzaile guztietatik, % 2k 15 eta 24 urte bitartean ditu, eta % 4k, 25 eta 34 urte bitartean. Datu horien azpian adingabeek ematen dituzten zaintzen fenomenoa dago –beren familia-ingurunean beren adinerako bidegabeak diren zaintzako lanen arduradun diren neska-mutilak eta nerabeak–; eremu hori ez dago nahiko ikertuta oraindik gure ingurunean. 

Erantzukizun-maila horretara iritsi gabe, badaude gazteentzat konstruktiboak izan daitezkeen zaintzetan elkarlanean jarduteko hainbat modu.  Foro horretan, halaber, abantailak eta desabantailak aztertuko dira, eta gai horren inguruko ikuspegiei helduko zaie.

AGENDA NAGUSIk parte hartzeko hamar foro dinamizatzen ditu Euskadiko zenbait udalerritan; haietan, kolektibo ugari daude murgilduta. Gainera, hiru Age Kafe ekitaldi antolatzen ditu hiru euskal hiriburuetan.  Lan-espazio horien guztien gai nagusia zaintzaile ez-profesionalena da; izan ere, Euskadiko biztanleria-piramideak erakusten duenez, etorkizuneko gizartea zaintzen gizartea ere izango da. 

Hausnarketa kolektibo horren ondorio nagusien bidez, Eusko Jaurlaritzaren etorkizuneko Zaintzaile Ez Profesionalen Euskal Estrategia prestatzeko lana elikatuko da.  Haren helburua izango da zaintzaileen eta zaintzen beharra duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta, horretarako, genero-ikuspegian eta zaintzetan gizon eta emakumeen erantzunkidetasunean arreta jartzea, hori baita gure gizartean eskubide-berdintasunaren oinarrian bertan dagoen gaia. 

 

Agenda Nagusi

Adinekoekiko parte-hartze publiko-sozialaren eredua 2019-2022rako Adinekoekiko Gobernamendurako Euskal Estrategiatik sortu zen; ereduak zenbait aukera ematen ditu, Euskadin zahartzen diren pertsonek eta lotutako beste kolektibo batzuek berengan eragina duten arazoak zehazten parte hartu eta partekatu ahal izateko, eta administrazio publikoarekin irtenbide onenak bilatzen eta batera diseinatzen jardun ahal izateko, erabaki sendoenak eta koherenteenak hartzeko oinarri izan daitezen.

Biztanleriaren zahartzearen testuinguruan, AGENDA NAGUSI Eusko Jaurlaritzak, zenbait erakunderen –besteak beste Europar Batasuna, Osasunaren Mundu Erakundea eta Nazio Batuak– politika eta aginduekin bat etorriz, erronka horiei aurre egiteko abian dituen beste estrategia eta jarduketa batzuekin kokatzen da. 

Pertsona Nagusientzako Gobernantzarako Estrategiak hiru dimentsio ditu: Estrategia bera. AGENDA NAGUSI eredua, adinekoekiko parte-hartze publiko-sozialekoa, eta pilotutzaren esperientzia, zeinak eredu teorikoa moldatu eta praktikara eraman nahi baitu, parte hartzeko ekitaldien bidez, agenda politikoaren gaietan murgilduta dauden biztanleen kezkak eta hausnarketak batzeko. Aurten aukeratu den gaia zaintzaile ez-profesionalena izan da. 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @NekaneBeloki
    Orain dela 7 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @bhf_feb: Agenda Nagusi: la juventud universitaria vasca debate positivamente sobre el cuidado de sus mayores

    https://t.co/kO0l0e2NE6

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ritxar Bacete