
Urak ibilgu berri bat eraiki du Santo Tomas ibaiak Gasteizko Arkaiate auzoa zeharkatzen duen ibai-tarte batean
- 110 metroko ibilgu paraleloa, Santo Tomas eguneko goiko urak hartzeko
- Horri esker, kalitatezko oihanpeak kontserbatu daitezke, gazteen hiri-bilbe betean erriberako berezko fauna hartzeko
Vitoria-Gasteiz, 2019.10.10. Urak ibilgu berri bat eraiki du Santo Tomas ibaiak Gasteizko Arkaiate auzoa zeharkatzen duen ibai-tarte batean, Iliada pasealekua eta Euskadiko Hiribidea kaleen artean, 110 metroko tartean, hain zuzen ere. Ibilgu berri horren ibai-ohea ibilgu nagusiarena baino altuagoa da, eta, beraz, bertatik ur-goraldietako urak baino ez dira igaroko. Bi ibilguen artean, bada, uharte txiki bat sortu da, espezie autoktonoekin birlandatuko dena, faunarentzako babesleku gisa duten funtzioa are gehiago indartzeko.
Uraren ibilguak lehengoratzeko eta mantentzeko zerbitzuko talde teknikoak atzeman ibilgua alde batetik bestera zeharkatzen zuen sahats erori handi bat, eta horrek ibaiaren tarte hori buxatzea eragin zezakeela, hiri-bilbe betean, eta ura hustutzeko ahalmena murriztu zezakeela ur askoko sasoietan.
Bestalde, sahatsa erori ondoren, talde teknikoak ikusi zuen ibaiaren tarte horretan landaretza eder eta oparoa zela tokiko galeria baso tarte horretan, erriberako berezko fauna andanak bere eginda; nahiz eta pertsona eta ibilgailuen joan-etorri hurbilaren eraginpean egon. Ageriko interesa zuenez, eta parez pare, bigarren ibilgu bat sortzeko aukera zegoela ikusita, horrela jardutea erabaki zen, egoera onean zegoen ibaiertzeko landaredi-zerrenda babesteko eta tartearen ura hustutzeko ahalmena handitzeko.
Proiektuak Santo Tomas ibaiaren zati horren funtzionaltasuna hobetzen du intereseko espezieentzako korridore ekologiko gisa: hala nola igaraba paleartikoarentzako (Lutra lutra) eta bisoi europarrarentzako (Mustela lutreola). Jarduera interesgarria da, korridore ekologiko gisa baitihardu, eta faunaren arteko lotura errazten baitu "Gasteizko Goi Mendiak" KBEaren eta "Salburua" KBE/ZEParen (ES2110004) artean, biak Natura 2000 Sarean sartuta baitaude.
Indusketatik datozen materialak (lurra eta harri handiak) URAk egindako beste zaharberritze eta kontserbazio lan batzuetan berrerabiliko dira.
Jarduketa hori Gasteizko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak sinatutako hitzarmen baten pean egiten da: alegia, udalerriko ibaien eta erreken ibilguak eta ertzak mantentzeko, kontserbatzeko, berreskuratzeko, lehengoratzeko eta ingurumena hobetzeko lanak sustatzeko hitzarmena, alegia.
Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.
-
2019-10-23
Comentario de Twitter:
URA construye un doble cauce en el río Santo Tomás en el barrio de Arkaiate en Vitoria https://t.co/pP4fuAvpIp