Eu

Javier Arnaez Ogasun eta Ekonomia saileko Finantza Politikako zuzendariak saria jaso du borondatzeko gizarte aurreikuspeneko erakunde buruzko legegatik, horren 35.urteurrenean

2019.eko urriak 10

SARIA EUSKO JAURLARITZARI BORONDATEZKO GIZARTE-AURREIKUSPENEKO ERAKUNDEEN LEGEAGATIK BERE 35. URTEURRENEAN

 

  • Aire-sektoreko mutua nagusienak Eusko Jaurlaritza aintzatetsi du 1984an arau aitzindarietako bat onetsi izanagatik etorkizuneko pentsioak eratu eta babesteko
  • Finantza Politikako Zuzendari Francisco Javier Arnaezek jaso du saria Madrilen

 

Eusko Jaurlaritzak jaso du Saria Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Legea onetsi zeneko 35. urteurrenean, arau aitzindaria izateagatik etorkizuneko pentsioak eratu eta babesteko. Gizarte-aurreikuspena bultzatzeko aurrenetako Jon Aldecoa Sarien esparruan izan da ekitaldia, Madrilen.

Ogasun eta Ekonomia Saileko Finantza Politikako Zuzendari Francisco Javier Arnaezek jaso du saria, Jon Aldecoari Omenaldi egiten dion Topaketaren lehenengo edizioan. Aire-sektoreko mutua nagusiena den “Loreto Mutua”-k antolatu du, erakundeak edo pertsonak aintzatesteko pentsio osagarrien eremuan eman izan duten bultzadagatik.

Arnaezek nabarmendu duenez, “gure sistema osagarriak bultzada berri bat behar du, ez baitio bete-betean erantzuten beregandik espero denari: behar adina estaldura osagarri sortzea errenta ertain eta baxuetarako lehentasunezko enplegu-sistemen bitartez, kontuan izanda egokienak direla. Hori legez ezarri ezin den zerbait denez, beti jabetu gara pizgarriak berriro diseinatzeko beharra duela proiektuak, baina baita aldaketa kultural bat eta xede hori lortzeko iraunkortasun-dosi handi bat ere”.

Francisco Javier Arnaezek azpimarratu duenez, “azken urte hauetan elkarrizketa bare eta konstruktibo batean aritu gara lanean eragile interesatuekin, eta zailtasunez jabetuta: lan-mundutik nabarmendu egiten da krisiaren ondorioek narriatu dituztela lan-baldintzak; enpresa-eremutik azpimarratu egiten da kostu diferituaren izaera eta lehiakortasunaren premia; eta hori guztia negoziazio kolektiboaren krisi baten testuinguruan, kontuan izanda funtsezkoa dela generalizazioaren ideia/indar horretarako”.

Madrilgo Intercontinental Hotelean egin da ekitaldia, eta gizarte-aurreikuspenaren, mutualitateen, finantzen eta aholkularitzaren eremuko ehun bat profesionalen aurrean omenaldi egin zaio Jon Aldecoari: 2018an zendua, irakaslea, aholkularia, Kontseilu ugariko kide eta Gizarte Aurreikuspeneko Euskal Kontseiluaren Behatokiko kide, besteren artean; pertsona gailena gizarte-aurreikuspenaren munduan.

Ekitaldi berean, OCDEren lana ere aintzatetsi da, bere inplikazioagatik eta etorkizuneko pentsioei buruz emandako gomendioengatik.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriak 10

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak