Eu

URAk krokosmia x krokosmiiflora errotik kendu du Frantxuenerreka errekaren ibaiertzetatik 4000 metro koadrotan, Bermeon

2019.eko urriak 09

Vitoria-Gasteiz, 2019-10-09. URAk krokosmia x krokosmiiflora errotik kendu du Bermeoko Artike ibaiaren goiko arroaren zati bateko erriberetatik 4.000 metro koadrotan. Krokosmia x krokosmiiflora ibaien erribera askotan naturalizatutako landare polit bat da, non intzidentzia eta hedapen ahalmen esanguratsua duen.

Jarduketaren tartea Frantxuenerreka izeneko errekatik igarotzen da, Frantxuene baserritik Urkizarriko errekarekin bat egiten duen lekuraino, 900 metro linealeko tarte batean, ibilguaren bi ertzetan eta baserriraino doan udal-errepidearen bi aldeetan; izan ere, landareak errepidearen alboak ere okupatzen zituen.

Espezie hori desagerrarazteko lanak 2017an hasi ziren Artike ibaiaren goiko arroan, eta uda honetan amaitu dira. Jardueraren helburua haren hedapena mugatzea izan da, horrek sortuko lukeen biodibertsitate-galera saihesten saiatzeko: lekuaren kontserbazio-helburuak arriskuan jarri ahalko zituzkeen (Urdaibaiko Biosfera  Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) eta ingurune hidrikoari lotutako Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (HBBE) da).

Landare ikusgarri hori azkar ugaltzen da lurpeko organoetatik abiatuta. Eremu beroetan ere gai da hazi bideragarriak ekoizteko, nahiz eta ez dirudien mekanismo hori garrantzitsua denik gure lurraldean duen ahalmen inbaditzailean. (Flora aloktono inbaditzailea Bizkaian, Mercedes Herrera eta Juan Antonio Campos, 2010).

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Eskuz erauzi dira landereok. Horretarako, landarea airetik atera da; sustraia erauztean lurpeko erraboilak ere kentzeko moduan.

Aireko zatia bertan uzten da, ez baitu berragetzeko eta banako berriak sortzeko gaitasunik. Erraboilak bildu egiten dira, hondakinen edukiontzi batean biltzen dira eta, azkenik, Zabalgarbira bidaltzen dira, bertan errausteko.

Landarea, San Joseren makila bezala ere ezagutzen da. Frantzian 1880an sortutako hibrido bat da, Crocosmia generoko bi espezietatik abiatuta (Crocosmia aurea eta C. potssii). Genero horren barruan 10 espezie identifikatu dituzte, gehienak Hegoafrikan; bi espezie, berriz, Afrika erdialdean bizi dira, eta bat Madagaskarren. Mundu osoan, gaur egun, krokodiaren 400 barietate inguru landatzen dira. Azken hamarkadetan asko zabaldu da landare apaingarri gisa.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko urriak 09

    Zorionak por la iniciativa.

    En esa línea, se puede seguir trabajando en la erradicación de la Hierba de la Pampa de las riveras del Nervión, Asua o ría de Plentzia, que están absolutamente invadidos.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak