Eu

Marian Olabarrieta: “Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzako espezializazioko graduondoko berriak profesionalen prestakuntza errealitate aldakorrera egokitzen du”

2019.eko urriak 08

 

  • UPV/EHUk ematen du
  • Euskadin gizarte-zerbitzuen kudeaketaren eta berrikuntzaren eremuan espezializatutako graduondo bakarra

VG 09 10 19

Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Saileko Gizarte Politiketako zuzendariak UPV/EHUren Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzako unibertsitate-espezializazioko graduondokoaren aurkezpenean parte hartu du. “Tituluak Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemak profesionalen prestakuntza trebakuntza eta espezializazio maila altuko errealitate aldakorrera egokitzeko duen beharrari erantzuten dio, behar berri horietarako gizarte-zerbitzuetako kudeaketaren inguruko prestakuntza eskaintzeko, pertsonen eta ekipoen kudeaketan”, esan du Olabarrietak.

Graduondoak gaur egungo gizarteen ezagutzarekin eta beharren identifikazioarekin zerikusia duten gaitasunak eskuratzea sustatzen du, eta gaitasuna ematen du plan eta proiektu sozialen diseinurako, berrikuntzarako, plangintzarako eta ebaluaziorako, paradigmen eta nazioarteko beste esperientzia batzuetatik abiatuta

Euskadin gizarte-zerbitzuen kudeaketaren eta berrikuntzaren eremuan espezializatutako graduondoko bakarra da, eta aktibo dauden profesionalei aukera ematen die gaiaren inguruko prestakuntza etengabea izateko, eta, tituludunei, gizarte-zerbitzuetan lan egiteko prestakuntza jasotzen jarraitzeko aukera ematen die.

Graduondokoa Gizarte Lanaren, Gizarte Hezkuntzaren, Psikologiaren, Soziologiaren, Zuzenbidearen, Gizarte Zientzien eta Politika Zientzien arloetako unibertsitate-titulua dutenei eta gaur egungo gizarteen errealitatean sakontzen dutenei zuzenduta dago, arlo horietan lanbide-profila dutenei eta kudeaketa-prozesuetan trebatu nahi dutenei.

Lanbide-irteera nagusiak honako hauetan izaten dira: administrazio publikoa, zehazki udaletako, foru-aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako gizarte-zerbitzuen arloa, bereziki kudeaketako postuetan; gizarte-zerbitzuen eremuan diharduten hirugarren sektoreko erakundeak; titulartasun publikoko zerbitzuak kudeatzen dituzten edo beren zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa pribatuak, eta, oro har, gizarte-eremuko ikertzaileak, eta unibertsitatearen eta beste erakunde pribatu batzuen mendeko institutuak eta bestelako ikerketa-zentroak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak