Elkarlan Sariak
Berriak
qrcode

150 lagunek baino gehiagok parte hartu dute asteburu honetan Amurrion eta Urduñan ingurumen-boluntariotzako jardueretan

2019-10-08

Vitoria-Gasteiz, 2019.10.07. 150 pertsona baino gehiagok parte hartu dute asteburu honetan Amurrion eta Urduñan ingurumen-boluntariotzako hainbat jardueratan. Ostiralean, hilak 4, "Ur-ingurunea: zerbitzuen eta etekinen hornitzailea. Mehatxu nagusiak eta konponbideak" izenburupean, Txefos ikastetxeko ikasleak bildu ziren.

Larunbatean, hilak 5, Amurrion, eta igandean, hilak 6, Urduñan, ingurumen-boluntarioak elkartu ziren Nerbioi ibaian, errekara sartu, bertatik bertara ezagutu eta hondakinak kentzeko. Bi jarduerak ibaian amaitzen diren hondakinei eta sortzen dituzten erasanei buruzko dibulgazio-hitzaldi batekin hasi ziren. Ondoren, boluntarioek erriberetan barrena abiatu ziren, hondakinak biltzeko.

Larunbateko jardunaldia Amurrioko Udalak antolatu zuen, "Ibaia zaintzea eta kontserbatzea erantzukizun partekatua da" izenburupean. Bildutakoak udaletxeko plazan bildu ziren, eta Maskuribai industrialdetik gertu dagoen puntu bateraino joan ziren oinez. Handik, hiri-hondakin solidoak kentzen hasi ziren Landako zubiraino, eta edukiontziak jarri zituzten bildutakoa uzteko.

Atzo, urriak 6, igandea, Nerbioi ibaiko boluntarioen jardunaldia Urduñan egin zen, herriko udalak antolatuta, Urduñan, "Zure esku dago itsasora ez iristea" izenburupean.

Guztira, 250 bat kilo inguru bildu dira, material eta hiri-hondakin guztietakoak: plastikoak, metalak, paletak …

Ingurumenaren eta ibaiaren arloko boluntario-jardunaldi eta jarduera mota horien helburua da herritarrak ibaira hurbil daitezen erraztea, ibai bat zer den bizi ahal izatea, eta ingurune urtarra egoera onean mantentzearen garrantziaz sentsibilizatzea, ibaiertzeko landaredia barne.

Amurrioko eta Urduñako udalek, hurrenez hurren, sustatutako ingurumen-boluntariotzari buruzko jardunaldi horiek URAren laguntza jaso dute dibulgazio-hitzaldia emateko, ibaietan izandako eraginen adibide didaktikoak ezagutarazteko, hondakinak ibaira heltzea saihesteko nola jardun azaltzeko  eta jasotako hondakinak biltzeko baliabideak eskaintzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)