Eu

San José sailburua Confebasken lehendakariarekin, Eduardo Zubiaurrerekin, elkartu da

2019.eko urriak 08

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José Confebasken lehendakariarekin, Eduardo Zubiaurrerekin, elkartu da gaur, Euskal Enpresarien Konfederakundeko presidente berria aurkezteko txandaren baitan.

Bilera Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan egin da, eta Euskadiko esparru sozioekonomikoko eta lanaren esparruko gai nagusiak aztertu dituzte bertan:Gizarte Elkarrizketarako Mahaia, negoziazio kolektiboa eta laneko segurtasuna eta osasuna.

Bisita instituzionalaren esparruan, San José sailburuak “Oñatiko Deklarazioa: Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoa”, EuskadikLanaren Etorkizunari buruz LNEren Mendeurrenaren Ekimenari egindako ekarpena, eman dio Eduardo Zubiaurreri,  helburu duena, besteak beste, negoziazio kolektiboa pixkana aberastea sustatzea, egonkortasuna ziurtatuko duen lan-harremanen eredu baterantz jotzea esparru sektorialeko akordioen bidez eta pertsonak enpresetan parte hartzera eta inplikatzera bultzatzea.

San José sailburuarekin batera izan da bileran Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkue, eta Enpresarien Konfederakundearen ordezkaritza osatu dute Eduardo Aréchaga zuzendari nagusiak eta Confebaskeko zuzenbidearen eta lanaren arloko saileko Virginia Múgicak.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2019.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    🔵 San José sailburua @Confebask'en presidentearekin, Eduardo Zubiaurrerekin, elkartu da ➡︎ https://t.co/UXWFg41EUNhttps://t.co/wlAVfNV3Jh

  • @Gob_eus
    2019.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    🔵 La Consejera San José se reúne con el presidente de @Confebask, Eduardo Zubiaurre ➡︎ https://t.co/NujzV0y4ko

    📌… https://t.co/kmC7Bd03PM

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eduardo Zubiaurre, Presidente de Confebask