
Industria-segurtasunerako Dekreto-proiektua. Jendaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak
Dekretu-proiektuarekin, gaur egun industria-segurtasunerako sistema eratzen duten arauen zatiketaren eta aniztasunaren ondoriozko segurtasun juridiko ezaren mailak murriztu nahi dira.
Eragindako ekonomia-eragileek jardutea eta erabakiak hartzea errazteko arauzko esparru egonkor eta ulergarria eratzea eta, ukitutako interesak hobeto zaintzeko eta sustatzeko xedez, ordenamendu juridikoa berritzea dira etorkizuneko arauaren xedeak. Halaber, proposamen arautzailearen ildo gidarietako bat izango da karga administratiboak murriztea eta sinplifikatzea.
Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Dekretu-proiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan euskadi.eus, eta Irekian.
Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.