Eu

Kontroleko osoko bilkura (2019/10/11)

2019.eko urriak 11

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek Legebiltzarreko taldeen galdera eta interpelazioei erantzun diete, Kontroleko osoko bilkuran: 

Iker Casanova Alonso jaunak, EH Bilduko taldeko legebiltzarkideak, Lehendakariari lan-gatazken aurrean Lehendakariak berak hartuko duen jarrerari buruz eginiko galdera.

Iñigo Urkullu, Lehendakari jauna, gai horren inguruan hartu zenuen jarrera orekatua izan zela nabarmendu duzu.“Gaur egun ere oreka hori berresten dut”, esan du. Baina nabarmendu du orekatua izateak ez duela akritikoa izatea esan nahi.“Kritikoa izan zaitezke lan-gatazka batean indarkeria erabiltzearekin.Kritikoa izan zaitezke lan-erreformarekin.Horrek EZ du esan nahi enpresa- edo sindikatu-ordezkaritzaren alde jartzea”, azaldu du.

Jon Hernández Hidalgo jaunak, Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak, Lehendakariari Eusko Jaurlaritzak Bizkaian metalaren inguruan dagoen gatazkaren gainean duen irizpideari buruz eginiko galdera.

Lehendakariak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak hurbiletik jarraitu duela metalaren egoera maiatzaren 10etik, eta baieztatu du aurrera egin dela eta jarrerak hurbildu egin direla.“Negoziazioek jarraitu dute aste honetan, eta espero dut irtenbidea gero eta hurbilago egotea.Hori nahiko nuke nik”, esan du.Iñigo Urkulluk nabarmendu du bere erantzukizuna dela jakinaren gainean egotea, eta azpimarratu du errealitate hori egiaztatzea ez dela arrazoia nork duen ebazteko jarrera hartzea.“Ez dut hala egin.Eta ez dut egingo”, esan du.Era berean, Lehendakariak ahalegin guztia elkarrizketan eta akordiorako negoziazioan batzearen alde agertu da, eta horretarako tresna eta baliabide ugari daudela esan du.“Eusko Jaurlaritzak hurbil-hurbiletik jarraituko du gatazka horren garapena, adostutako irtenbidea aurkitzeko”, esan du.

Alfonso Alonso Aranegui jaunak, Euskadiko Alderdi Popularren taldeko legebiltzarkideak, Lehendakariari Euskadirako estatutu politiko berriari buruz eginiko galdera.

Lehendakariak gogorarazi du Legebiltzarrak aho batez erabaki duela taldeek proposatutako bost aditu izatea testu hori prestatzen dutenak.“Sekula ez diot nire babesa ezkutatu Euskadiren etorkizun politikoa erabaki ahal izateko legezko kontsulta itunduari.Baina, une honetan, Lehendakari naizen aldetik, Legebiltzarrean hartzen den akordioa errespetatuko dut.Akordioari bide emateko nire esku dagoen guztia egingo dut.Ez dut hura kaltetuko duen ezer egingo”, esan du.Hori horrela nabarmendu du adostutakoarekiko errespetua bermatzeak nolako garrantzia duen, eta esan du, “Akordio / Itun”etik abiatuta, Gernikako Estatutuaren xedapen gehigarri bakarra berreskuratzeko eta “herrialde gisa egokitu zaizkigun” eskubideak eguneratzeko aukera dutela.

Maddalen Iriarte Okiñena andreak, EH Bilduko taldeko legebiltzarkideak, Lehendakariari EAEko beka-sistemaren, Autonomia Estatutuaren eta estatus politiko berriaren garapenari eta defentsari buruz eginiko interpelazioa.

Iñigo Urkullu Lehendakariak esan du Euskadiko beka-sistemen aurkako epaia aitortutako autogobernuaren aurkako eraso berria dela, eta esan du erantzuna irmotasunari eustea dela.“Epai bat betetzea eta batasunetik ere irmotasunez eta sormenez lan egitea bateragarriak dira, gure eskumenen eremuan euskal herritarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzu publikoen kalitateko estandarrari eusteko”, esan du.

Autonomia Estatutua dela eta, Lehendakariak nabarmendu du nolako garrantzia duen daukaguna balioestea eta hark duen garrantziaz jabetzea.Lehendakariaren iritziz, autogobernu berezia modernizatzeko eta hartan sakontzeko modua da norabide guztietan doazen akordio nahikoak etenik gabe bilatzea: Euskadi barruan, Euskadiren eta Estatuaren artean eta Europa eraikitzeko eremuan.Lehendakariak defendatu du Gobernuak elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren alde egiten duen apustua, eta ziur dago datozen urteotan estrategia horrek etekinak ematen jarraituko duela, egoerak aldekoak edo ez hain aldekoak izan. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak