Eu

Ohiko osoko bilkura (2019/10/10)

2019.eko urriak 10

Gai-zerrenda:

– PUNTU BERRIA 0. Legez besteko proposamena

Behin betiko ebaztea urriaren 3ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamenari dagokionez, Euskadiko hondakin-urak saneatzeko proiektuen kofinantzaketaren gardentasunari buruz (11\11\02\01\00576)

Egilea: Elkarrekin Podemos LT (EP LT)

– 1. Irizpena

2003tik Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko kudeaketako eskola-jantokien zerbitzu-ematea esleitzeko prozesua eta eratorritako erantzukizun politikoak ikertzeko batzordea (11\10\03\00\00001)

Egilea: 2003tik Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko kudeaketako eskola-jantokien zerbitzu-ematea esleitzeko prozesua eta eratorritako erantzukizun politikoak ikertzeko batzordea

– 2. Legez besteko proposamena

Iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko talka-plan iraunkor berria indarrean jartzeari buruz (11\11\02\01\00538)

Egilea: Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)

– BESTE BATERAKO UTZIA 3. Legez besteko proposamena

Hiru "Harrera Morea", indarkeria sexualaren biktima eta bizirik atera direnentzako 24 orduko zerbitzu espezializatuak, sortzeari buruz (11\11\02\01\00622)

Egilea: Elkarrekin Podemos LT (EP LT)

– 4. Interpelazioaren ondoriozko mozioa

Saltegiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2019ko ekitaldirako deialdia egiten duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 14ko Aginduan farmaziak kanpoan uzteari buruz (11\11\03\00\00143)

Egilea: Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)

– 5. Legez besteko proposamena

Ikerkuntza eta garapenaren arloan 2020. urtean EAEn BPGaren % 3 inbertitzea lortzeko herri itun bat adosteari buruz (11\11\02\01\00046)

Egilea: Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)

– 6. Legez besteko proposamena

Euskadin lan-baldintzak kontrolatzearen eta lan-araudia betetzearen arloko erakundearteko koordinazioari buruz (11\11\02\01\00618)

Egilea: Elkarrekin Podemos LT (EP LT)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak