Eu

Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Itzulera programaren laguntzetara jotzeko epea urriaren 18an amaitzen da

2019.eko urriak 08
  • Hogei bat enpresak baino gehiagok gazte-talentua kontratatzeko dirulaguntza eskatu dute
  • 120 gaztek baino gehiagok eman dute izena Euskadira itzultzeko asmoa duten pertsonen fitxategian

VG 08 10 19

Datorren urriaren 18an amaitzen da Gazteen Itzulera programaren laguntzetara jotzeko eskabideak aurkezteko epea; programa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbidek –bere enplegu-zerbitzu publikoak– jarri dute abian.  Enpresek egun horretara arte dute, Eusko Jaurlaritzak Euskaditik kanpora balio-gaitasunak eskuratu dituzten gazte profesionalak kontratatzeko eskaintzen dituen laguntza ekonomikoen etekina lortzeko.

 

“Programa urtearen hasieran zabaldu zenetik, zenbait enpresa Lanbiderekin jarri dira harremanetan, gazte-talentuaren itzulera bultzatzen duen lerro horren ezaugarri nagusiak zuzenean ezagutzeko; laguntzak ezarritako soldataren % 50 artekoak izan daitezke, alegia, kontratu mugagabe bakoitzeko 12.000 eurokoak”, esan du Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak. “Haietatik, hogei bat enpresak baino gehiagok gazte-talentua kontratatzeko dirulaguntza eskatu dute”.

 

Beste urte batzuen aldean enpresen dinamismo handiagoa egon da, eta hori laguntzen hartzaile ere baden beste kolektiboan ere izan da, beste herrialde edo autonomia-erkidego batean bizi diren 35 urtetik beherakoen kolektiboan. “120 gazte inguruk eman dute izena Euskadira itzultzeko asmoa duten pertsonen fitxategian, www.lanbide.eus Lanbideren webgunearen bitartez”, esan du Belandiak.

 

Gazteen Itzulera programaren laguntza-lerroa bikoitza da: alde batetik, 35 urtetik beherakoak diren eta kanpoan gutxienez 12 hilabete lanean daramatzaten euskaldunak kontratatzen dituzten euskal enpresek dirulaguntza jaso dute, soldataren zati bat ordaintzeko. Bestetik, kontratatutako gazteek laguntza bat jasoko dute, joan-etorrien gastuak ordaintzeko.  Kontratazioak ezingo dira urtebete baino gutxiagokoak izan, eta lan-kontratuaren bidez egingo dira.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak