Eu

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza izenduna onartu du Donostiako Klasikoaren emakumezkoen proba laguntzeko (Gobernu Bilera 2019-10-8)

2019.eko urriak 08
  • Gobernu Kontseiluak, era berean, diru-laguntza izendun bana onartu du Gasteizko Ironmanerako eta 2019ko Pro Zarautzerako

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak hiru diru-laguntza izendun onartu ditu, bere gauko bileran, nazioarteko proiekzioa duten euskal kirol lehiaketan egiten laguntzeko. Lehenik eta behin, aurtengo emakumezkoen Donostiako Klasikoa egiteko 10.100 euroko laguntza onartu du. Horrez gain, 40.000 euroko laguntza onartu da Gasteizko Ironmana antolatzeko. Hirugarrenik, 15.000 euroko diru-laguntza onartu da Pro Zarautz 2019 antolatzeko World Surf League-aren baitan.

Emakumezkoen Donostiako Klasikoaren kasuan, diru-laguntza izenduna Asociación Organizaciones Ciclistas Euskadi-k jasoko du. Helburua da emakumezkoen Klasikoaren lehen edizioa babestea, abuztuan egin zena. Gizonezkoen probaren paraleloan antolatu da, nazioarteko tropeleko txirrindulari onenetakoak izan dira bertan eta gizonezkoen modalitateko sari berdinak jarri dira

Era berean, Gasteizko Ironmanera bideratutako 40.000 euroak nazioartean ezaguna den proba hori babesteko dira. Aurten, Ironman markarekin egin den lehenengo edizioan, 2.000 atleta baino gehiagok parte hartu dute. Uztailean egin zen proba honetan 53 herrialdetako kirolariek parte hartu zuten, besteak beste, Australia, Kanada, Japonia, Ukraina, Erresuma Batua edo Suedia.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza onartu du Gipuzkoako Surf Federazioarentzat, maiatzean egin zen Cabreiroá Pro Zarautz Basque Country probaren antolaketa babesteko. Nazioarteko proba honek bere kategoriako munduko surflari onenak biltzen ditu, bai emakumezkoenak bai gizonezkoenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko