Eu

Gobernuak Euskal Herriko Unibertsitateari gizarte zerbitzuen kudeaketa eta berrikuntza unibertsitateko espezialistaren ikasketetarako dirulaguntza emango dio (Gobernu Bilera 2019-10-8)

2019.eko urriak 08
  • Arabako Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak emango du, 2019-2020 ikasturtean 

Gobernu Kontseiluak baimena eman du 15.000,00 euroko dirulaguntza emateko Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateari, Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza unibertsitateko espezialistaren berezko tituluaren garapena finantzatzeko.

Dirulaguntza Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen du, eta Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza unibertsitateko espezialistaren berezko titulua emateak eragiten dituen kostuak finantzatzen laguntzera bideratzen da, besteak beste bekak, titulua ematen elkarlanean diharduten profesionalen edo irakasleen ordainsariak, zuzendaritzarentzako edo ikasketa-batzordearentzako ordainketak, material didaktikoa eta zabalkunderako materiala.

Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza unibertsitateko espezialistaren tituluaren helburua da gizarte-zerbitzuen kudeaketan prestakuntza espezializatua eta berritzailea eskaintzea, bai profesionalei, bai eremu horretan jardun nahi duten eta unibertsitate-titulua duten beste pertsona batzuei.

Ildo horretatik, tituluaren xedea bat dator UPV/EHUko 2018-2021erako Plan Estrategikoaren oinarrien misioarekin, ikuspegiarekin eta helburu estrategikoekin. Azken hamarkadan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak garapen garrantzitsua izan du lege- eta araudi-esparruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko