Eu

Euskotren Burnibidearen Euskal Museoa 25. urteurrena ospatzen ari da

2019.eko urriak 05
  • Museoa, Euskadiko burdinbideen historiaren testigantzak jasotzen dituena, 625.000 pertsonak bisitatu dute 25 urte hauetan

Gaur goizeko 10:30etik aurrera, Euskotren Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoaren Burnibidearen Euskal Museoa 25. urteurrena ari da ospatzen Azpeitiko (Gipuzkoa) instalazioetan.

Irekiera-ekitaldia, non “Burnibidearen Euskal Museoaren 25. urteurrena” haur-lehiaketaren sariak banatu diren eta EGAPE dantza-taldeak parte hartu duen, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituren sailburuaren zuzendaritzapean ospatu da. Imanol Leza Euskotrenen zuzendari nagusiak eta Juanjo Olaizola museoaren arduradunak ere parte hartu dute.

Sailburuak eskerrak eman dizkie urteurren hau posible egin duten pertsona guztiei, eta Euskadik beti izan duen tren-izaera nabarmendu du.  Tapiak jakinarazi du gaur egun ere Eusko Jaurlaritza trenaren erabileraren aldeko politikak ari dela sustatzen, eta abiadura handiko aldiriko zerbitzuan ere etengabe hobetzeko ari direla lanean.

Burnibidearen Euskal Museoaren 25 urteen ospakizunean 7 tren historikok zirkulatuko dute 11:00etatik 18:30era bitartean: orduan aterako da Azpeititik Euzkadi tren-makina buru duen lurrunezko azkenengo trena. Gainera, Euskal Sagardoaren (13:00) eta putxeran prestatutako babarrunen (14:00) dastaketa ere programatu da.

Burnibidearen Euskal Museoak garraiobide horrek Euskadin mende eta erdian izan duen historiaren testigantzak jasotzen ditu Azpeitiko egoitzan. Lurrunezko tren-makinetatik erlojuetara, trenbide-ustiapenarekin lotutako elementuak barne: farolak, telegrafoak, uniformeak, makinak, tresnak, telefonoak eta jostailuak.

José Antonio Ardanza lehendakariak museoa inauguratu zuenetik 1994ko urriaren 4an, erakundeak 623.961 pertsonen bisita jaso du. Horietatik, 249.445 pertsonek lurrunezko trenen zerbitzu historikoaz gozatu ahal izan dute, 1998tik abian dagoena. Beste 108.700 lagunek kolektibo mota guztiek (eskola-taldeak, erretiratuak, txangoak...) alokatutako tren berezietan bidaiatu dute.

25 urte hauetan, Burnibidearen Euskal Museoaren ondareak hazkunde nabarmena izan du alor guztietan. Ibilgailu historikoei dagokienez, bilduma 45 unitatetatik 87 unitatetara hazi da, eta lurrunezko 7 tren-makina nabarmentzen dira, horien artean “Espinal”, 1887an eraiki zutena, Robert Stepehenson lurrunezko tren-makinaren asmatzaileak fabrikatu zuen eta munduan funtzionamenduan dagoen zaharrena. “Euzkadi” tren-makina ere bertan dago, Ferrocarriles Vascongados historikoaren tren bereziena.

Burnibidearen Euskal Museoaren bildumak ere osatzen joan dira bestelako elementuekin, hala nola tren-uniformeen bildumarekin, zeinak 200 jantzirekin trenen eboluzioaren berri ematen duen 1863 eta 2019 artean. Federico Zappino antzinako jostailuen bilduma ere aipagarria da, aurreko mendeko 30, 40 eta 50eko hamarkadetan fabrikatutako piezekin.

Era berean, Burnibidearen Euskal Museoaren artxiboaren funtsek ere gora egin dute azken 25 urteetan. Epe honetan berreskuratutako lanen artean honako hauek nabarmentzen dira: Donostiako tranbia-konpainiaren artxibo historikoa, Bizkaiko Trenbide Zentralaren (Durangotik Zumarragara eta Elgoibarretik Donostiara), Ferrocarriles Vascongadosen eta Bilboko tranbiaren (Durango eta Arratiara) aktak eta egunerokoak eta Urolako trenbidearen artxibo historikoa.

Funts dokumentala ere hazi egin da, batez ere artxibo fotografikoa: dagoeneko 100.000 irudi digitalizatu baino gehiago ditu.

Burnibidearen Euskal Museoak parte hartu du, antolatzaile edo kolaboratzaile moduan, trenarekin lotutako omenaldietan; horrez gain, horiekin lotutako liburuak editatu eta hainbat zinema-ekoizpenen agertokia izan da.

 BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN HISTORIA LABURRA

Gerra Zibilaren ostean ez zenez inbertsiorik egin burdinbideetan, zerbitzuak, instalazioak, ekipamenduak eta material mugikorrak abian mantendu zituzten, aspaldian kendu beharrekoak.

XX. mendean, burdinbideekiko pertzepzio sozialak eboluzio motela izan zuen, eta aurreko hiru hamarkadetan iraganeko eragozpen bezala ikusten zena, errepideko garraiobide berriek gainditua, baloratzen hasi ziren automobilaren alternatiba moduan, ilarak, kutsadura eta istripuak eragiten baitzituen. Ondorioz, trena berreskuratze-fase batean sartu zen, eta antzinako tren eta instalazioak unitate eta ekipamendu berriengatik ordezkatzen hasi ziren.

Zorionez, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Obra Publikoen Saileko arduradunak urte horietan kentzen ari ziren ekipamenduen balio historikoaz jabetu ziren, eta konturatu ziren desegin egingo zituztela. Ondorioz, 1989an, Garraio Zuzendaritzak inbentario bat idaztea erabaki zuen Euskadin garai hartan zegoen trenbide-ondarea baloratzeko.

Horrela, Azpeitian Burnibidearen Euskal Museoa sortzea erabaki zuten, antzinako geltokia eta inguruak eraberritu, hogeita zortzi tren-unitate zaharberritu eta hainbat bilduma berreskuratu ondoren, Javier Aranguren eta Jesús Mínguez bezalako bildumagile partikularren lankidetzari esker.

Burnibidearen Euskal Museoaren proiektuak erakundean gordetako eta eraberritutako ibilgailu historikoek haien esentzia berreskuratzea aurreikusten zuen hasieratik, zerbitzu historikoen zirkulazioa barne.

Eusko Jaurlaritzaren Garraioak eta Obra Publikoak Sailak Urolako Burdinbidearen antzinako ibilbidea berreskuratzeko lanak sustatu zituen, Azpeitia eta Lasao artean. 1998an, lanei amaiera eman zitzaien, eta 4,5 kilometroko tarte hori ireki zuten, 225 metroko tunelarekin eta Urola ibaiaren gaineko zubi batekin, 40 metrokoa eta lau baotan banatua. Interes historiko handiko obra da, Eugenio Ribera ingeniariak diseinatu zuena, Iberiar Penintsulan hormigoi armatua erabiltzen hasi zen lehenetako bat.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @deiEJGV
    2019.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @euskotrenEJGV: 🚂 El museo vasco del ferrocarril celebró ayer su 25 aniversario. Mila esker guztioi! ➡️ https://t.co/wRMEWPkujk https://

  • @Gob_eus
    2019.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    🔵 Euskotren Burnibidearen Euskal Museoa 25. urteurrena ospatu zuen ➡︎ https://t.co/T15lplPwiu https://t.co/QNHqlaW9wD

  • @Gob_eus
    2019.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    🔵 El Museo Vasco del Ferrocarril de Euskotren celebró su 25 aniversario ➡︎ https://t.co/SugufkDcF2 https://t.co/QNHqlaW9wD

  • @ChuchiVG94
    2019.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @euskotrenEJGV: 🚂 El museo vasco del ferrocarril celebró ayer su 25 aniversario. Mila esker guztioi! ➡️ https://t.co/wRMEWPkujk https://

  • @euskotrenEJGV
    2019.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    🚂 El museo vasco del ferrocarril celebró ayer su 25 aniversario. Mila esker guztioi! ➡️ https://t.co/wRMEWPkujk https://t.co/HOzBnv8J8q

  • @AmundarainMikel
    2019.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: @euskotrenEJGV @deiEJGV @Gob_eus @Irekia @AzpeitikoUdala 🚂 giro aparta! ➡️ https://t.co/5aCrbXC099 https://t.co/0m9wmFid

  • @imanolgoe
    2019.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: @euskotrenEJGV @deiEJGV @Gob_eus @Irekia @AzpeitikoUdala 🚂 giro aparta! ➡️ https://t.co/5aCrbXC099 https://t.co/0m9wmFid

  • @Olatzyarza
    2019.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: @euskotrenEJGV @deiEJGV @Gob_eus @Irekia @AzpeitikoUdala 🚂 giro aparta! ➡️ https://t.co/5aCrbXC099 https://t.co/0m9wmFid

  • @deiEJGV
    2019.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: @euskotrenEJGV @deiEJGV @Gob_eus @Irekia @AzpeitikoUdala 🚂 giro aparta! ➡️ https://t.co/5aCrbXC099 https://t.co/0m9wmFid

Ekitaldiko kargudunak