Eu

Beatriz Artolazabalek extremadurar elkarteek Euskadiko kulturari eta kohesioari egiten dieten ekarpena nabarmendu du

2019.eko urriak 05
  • Extremadurar Elkarteen Federazioak Sestaon antolatutako Extremaduraren Erakusketa Ibiltaria

 

Sestao, 2019 10 05

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eskerrak eman dizkio, gaur, Sestaon, Euskadiko erkidego extremadurarrari, “herrialdearen gizarte-garapenean bizikidetzaren, kulturaren eta aniztasunaren balioetan egiten duten ekarpenagatik”. Iosu Bergara alkatearekin batera, Artolazabalek San Pedro plazan parte hartu du.

Artolazabalek zorionak eman dizkio Euskadiko Extremadurar Elkarteen Federazioari, “gu guztiok erkidego berekoak kide garelako, familiako eta ermandadeko sentimendu sakona adierazten eta sendotzen duten jardunaldi hauek antolatzeagatik, zuon elkarte eta zentroak bizirik eta aktibo mantentzeko; euskal gizarte osoaren aintzatespena merezi du.  

Sailburuak honako hau aipatu du: “boluntariotzak gurea bezalako gizartearentzat duen balioa; izan ere, gureak elkartze-egitura sendoa, dinamikoa, plurala eta askotarikoa du, eta extremadurar elkarteak euskal elkartze- eta boluntariotza-panorama zabal eta aberats horren zati bat dira. Gizarte aurreratu eta kohesionatuetan, pertsonak baterako interes eta egonezinekin batzen dira, eta beste elkarte eta beste erakunde batzuekin dihardute elkarlanean, eta hemen horren eredugarri gara”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iosu Bergara