Berriak Lehendakaritza
Eu

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eredu ekonomiko solidarioa bultzatu nahi du elkarlanaren bidez

2019.eko urriak 07

Joan den irailaren 24an Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (GLEA) “AUZO(LAN)KIDEAK EKONOMIAN: EREDU EKONOMIKO SOLIDARIOA” ekimenaren lehenengo bilera egin zen. Ekonomia solidarioko ekimenak bultzatzen dituzten eragile ezberdinak biltzen diren eztabaida gunea da, artikulazioa handiago bat eta elkarlana sortzeko.

2018an Garapenerako Lankidetzaren IV. Gida Plana 2018-2021 onartu zen. Erronka  globalei koherentzia handiagoarekin eta modu koordinatu batean aurre egiteko, plan honek lan egiteko modu berriak bultzatzeko AUZO(LAN)KIDEAK deituriko ekimen pilotu multzo bat zehazten du. Planak zehazten dituen ikuspegiak indartzeko izaera ezberdinetako 10 ekimen dira.

Aurreneko biek askotariko agenteek giza garapen jasangarriaren erronka globaletakoren baten inguruan elkarrekin lan egiteko guneak bultzatzen dituzte: gatazken eraldaketa eta bakearen eraikuntza; eta eredu ekonomiko solidarioa.

Ondorengo hirurek esperientzia zehatzak proposatzen dituzte Eusko Jaurlaritzaren barruan politiken koherentzian aurre egiteko. Seigarrenak eta zazpigarrenak erakunde arteko koordinazioan laguntzen dute; eta azken hiruek planaren lehentasun zehatzak sustatzen dituzte.

 

“AUZO(LAN)KIDEAK EKONOMIAN: EREDU EKONOMIKO SOLIDARIOA”

Eredu ekonomiko nagusiak planeta osoan modu askotan izan du eragina, bai pertsonen bizitzan bai ingurunean. Egoera honen aurrean garapen-eredu iraunkorrak eta bidezkoagoak ezartzera orientatzen diren paradigmak garatu dira. Produkzio- eta kontsumo- modalitate iraunkorragoak bilatzea, epe laburrean ekin behar zaion erronka global nagusietarako bat da. Halaxe jasotzen du Garapen Iraunkorrerako Helburuen 12. Zenbakiak: kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ekonomia solidarioa ekonomia egiteko beste modu bat sustatzen du, erdian pertsonak eta planetako bizitzaren ugalketa ipiniz. Mugimendu global, zabal eta desberdin bezala osatzen ari da, toki- estatu- eta nazioarte-mailetan islatuz. Euskadin ekonomia sozial eta solidarioan ibilbide luzea duen sektorea dago. Eusko Jaurlaritzak ere programa eta estrategia ezberdinak ere jarri ditu martxan.

“AUZO(LAN)KIDEAK EKONOMIAN: EREDU EKONOMIKO SOLIDARIOA” ekimena errealitate ezberdinetan ekonomia solidarioan egindako lanen ibilbidea eta esperientziak ezagutzeko espazioa da. Helburua da estrategiak partekatzeko eta agenteen arteko koordinazioa bultzatzea, eredu ekonomiko solidarioa indartzeko bai gure inguruan eta baita beste lurralde batzuetan ere.

Nahiz eta lidergoa GLEArena izan, ekimenean Eusko Jaurlaritzako sailek zein ekonomia solidarioan eta bidezko merkataritzan espezializaturiko GKE, institutu, unibertsitate, enpresa eta ekonomia sozialeko sare ezberdinek parte hartze dute, besteak beste.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak