Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Komunikabideek egungo gizartean ‘kultura etikoa’ finkatzeko orduan duten garrantzia aldarrikatzen dut”

2019.eko urriak 07

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarekin eta Gobernuko bozeramailearekin batera, Etika eta komunikabideak” Euskadiko Lidergo Etikoaren II. Kongresua inauguratu du. 

Lehendakariak nabarmendu du komunikabideen eginkizuna funtsezkoa dela egungo gizartean eta, hori dela eta, beharrezkotzat jo du haien jarrera eta antolamendua beti oinarri etiko batean finkatzea.“Komunikabideek egungo gizartean ‘kultura etikoa’ finkatzeko orduan duten garrantzia aldarrikatzen dut”, esan du.

Lehendakariak ziurtatu du ez duela amore emango politika pertsonen bizi-baldintzak eta gizarte-bizikidetza hobetzeko zerbitzu gisa aldarrikatzen, kontziente izanik askotan bizitza politikoa arreta publikoa erakartzen duten “epe laburrak” eta “taktizismoak” arautzen dutela eta, azkenean, herritarrak urruntzen dituela.“Konfiantza-mezua eman nahi dut, bai eta, edozein desbideratzeren aurrean, exijentziako eta irmotasun goreneko mezua ere”, esan du.

Lehendakariaren iritziz, herritarren konfiantza eta atxikipena irabazteko, konpromiso bideragarriak hartu behar dira; horretarako, emandako hitza bete behar da, gardentasunez jardun behar da eta pertsonen ongizate-baldintzak hobetu behar dira.Horrela, erakunde- eta politika-ekintzaren gizarte-prestigioa finkatzeko hiru oinarri nabarmendu ditu:konpromiso etikoa, eredugarritasuna eta zintzotasuna; gaitasun pertsonala eta profesionala; eta gizartea benetan eraldatzeko ekintza politikoa.“Nire ustez, oinarri horiek gizarte-komunikabideei ere aplika dakizkieke”, esan du.

Lehendakariak nabarmendu du konfiantza eta egonkortasuna antidoto bat direla egoera globalaren inguruan dagoen zalantzaren aurrean.Duela hamarkada bat baino pixka bat gehiago hasitako krisialdia dela-eta gogorarazi du, finantza- eta ekonomia-dimentsioaz gainera, desbideratze etikoan eta garai hartako portaera espekulatibo batzuetan nagusi izan ziren eta batere onbidezkoak ez ziren balioetan finkatutako dimentsio morala ere izan zuela.“Krisialdiaren jatorria, zalantzarik gabe, operadoreen irabazteko gogo biziaren aurrean zegoen arauketa akastunaren edo ikuskapen ezaren ondorio da. Baina, halaber, balioen krisialdi baten ondorio ere izan zen", esan du Lehendakariak.

Era berean, Lehendakariak Etika Publikoko Batzordeak Etika eta Gobernu Onaren Kodearen interpretazioan eta aplikazioan garatzen duen lana nabarmendu du.“Politikaren funtsa hutsaltzen eta herritarrengan ondoeza eragiten duten jokabideen aurrean, exijentzia- eta zorroztasun-jarrerari eutsiko diogu”, esan du.

Etika eta komunikabideak” Euskadiko Lidergo Etikoaren II. Kongresua

Etika eta komunikabideak” Euskadiko Lidergo Etikoaren II. Kongresua Euskadiko Etikako Kluster fundazioak eta Vital fundazioak antolatu dute, eta helburua da ondorioak ateratzea jarrera etikoak eta printzipio etikoak kazetarien lanari, enpresa editoreen interesei eta edizio inprimatuen, bisualen eta digitalen edukiei buruzko guztian presente egoteko beharraren inguruan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko urriak 08

    Estoy de acuerdo con Josamu. Lo que necesitamos son líderes capaces de gobernar con buenas prácticas que nos lleven a todos por el buen camino. Se trata de seguir avanzando por la senda correcta. La tecnología avanza a pasos agigantados. Ya todo el mundo se comunica por correo electrónico. Los políticos y las personas deben actualizarse a lo que venga, no vale quedarse anclado en el pasado.

  • 2019.eko urriak 07

    Necesitamos líderes en todos los ámbitos, que con el perfil humano necesario, sean capaces de generar "buenas prácticas" que puedan servirnos a los demás y las demás, para seguir haciendo camino, tanto individual como colectivamente.
    Las organizaciones necesitan de este tipo de personas, para crear "circulos positivos" que se puedan visibilizar y servir como ejemplos.
    Saludos.

Ekitaldiko kargudunak