Eu

Gobernuak nabarmendu du nolako garrantzia duen “datu pertsonalen kudeaketa seguruak eta arduratsuak”, pribatutasunari buruzko kongresuaren irekiera-ekitaldian

2019.eko urriak 04
  • Nerea López-Uribarri Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak “Pribatutasun Kongresuaren irekiera-ekitaldian parte hartu du, Bilboko Euskalduna Jauregian
  • Topaketan, “Datu Pertsonalak Babesteko Araubide Orokorraren” eta “Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren” egungo egoera aztertuko da

Nerea López-Uribarri Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak “Pribatutasun Kongresuaren irekiera-ekitaldian parte hartu du, gaur, Bilboko Euskalduna Jauregian; ekitaldia Wolters Kluwer-ek antolatu du.

Duela urtebete baino gehiago hasi zen aplikatzen “Datu Pertsonalak Babesteko Araubide Orokorra”, eta, “Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa” (DPBEDBLO) onetsi eta ia urtebetera, kongresuak araudi berriaren aplikazio praktikoaren eta multisektorialaren alderdi interesgarrienen berrikuspena egingo du.

PERTSONAK ETA ESKUBIDEAK

Nerea López-Uribarrik honako hau nabarmendu du: “pribatutasunez hitz egitean, pertsonez eta beren eskubideez hitz egiten ari garela” gogorarazteko beharra. “Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna, alde horretatik, herritarrei lasaitasuneko, konfiantzako eta erantzukizuneko mezua ematea da”. Horrela, honako hau gogorarazi du: “segurtasunez babestu eta egoki kudeatu behar da euskal herritarrek sortzen duten informazio-kopuru handia”.

Nerea López-Uribarrik azpimarratu duenez, “datuen babesa etengabeko proiektu iraunkorra da, eta beti lan egin behar du komunikazio etikoarekin eta ulergarriarekin”. Horrela:

  • Herritarrek beren datuak nork tratatzen dituen, zer datu tratatzen diren eta zergatik tratatzen diren jakiteko informazio argia eta ulergarria jasotzeko eskubidea dute.
  • Informazioa galtzen edo lapurtzen den kasuetan, eraginpean dagoen pertsonak jakinaren gainean egon behar du, albistea komunikabideetan entzun aurretik.
  • Eusko Jaurlaritzak adingabeen ildoan babesa hobetzeko betebeharra du

PROGRAMA

Kongresuan, datu pertsonal sentikorren tratamenduan adituak diren pertsonek parte hartuko dute: abokatutzako ordezkariak, pribatutasunaren arloan lan egiten duten aholkularitza-etxeetako eta kontsultoretzetako profesionalak, datu-babesaren eta zibersegurtasuren arduradunak eta barruko eta kanpoko DPOak (Data Protection Officer).

Jardunaldian, zenbait gai aztertuko dira, besteak beste: DBAOren egungo egoera, enpresetako pribatutasuneko arduradunek ebatzitako arazo juridikoak, alderdi teknologikoak eta zibersegurtasuna pribatutasun-politiketan, ingurune digitaletako eta online marketineko pribatutasuna etab.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak