Eu

Barriak eta Espejok ingurumen-ekimenik onenarentzako saria jaso dute, gazteen aterpetxeen Estatuko sarearen eskutik

2019.eko urriak 03
  • Karbono-aztarnaren murrizketarako eta kalkulurako eginiko lana aitortu zaie
  • Estatuko aterpetxeetako zuzendaritzako langileen XIII. Topaketa eta Hostelling International-eko CEO Meeting-a Alacanten

 

Alacant, 2019-10-04

Arabako Barriako eta Espejoko foru-aterpetxeek, atzo gauean, “Ingurumen-ekimen onenaren” saria jaso dute, Reaj gazteen aterpetxeen Estatuko sarearen eskutik, 2016tik sukalde eta jangeletako hondakinekin eginiko konpostaje-planagatik eta karbono-aztarnan eginiko murrizketagatik eta kalkuluagatik. Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendaria, gaur gauean, Alacanteko La Florida aterpetxean, sarien banaketa-ekitaldian izan da.

Barriako aterpetxea antzinako monasterio zistertarra da, eta gazte-aterpetxe birgaitu zen; eginiko birmoldaketen ondoren, taldeak eta aterpekideek ostatu hartzeko beharrezko erosotasun guztiak eskaintzen ditu. 104 plaza ditu, 4, 6, 8 eta 12 oheko logeletan eta beste 96 plaza, 24 plazadun lau logela handitan, kanpoko komunekin eta, guztira, 200 pertsonarentzako lekuarekin.

Espejoko gazte-aterpetxea eskola zaharreko lursailetan dago, eta familiak eta taldeak hartzeko beharrezko erosotasun eta zerbitzu guztiak ditu. Guztira, 72 plaza ditu, honela banatuta: 6 pertsonentzako 8 logela, 8rentzako 2 logela eta 5 eta 3 pertsonentzat prestatuta dauden eta komun egokitua duten bi logela. Logelek komuna dute. Aterpetxeak 5 areto ditu WIFIarekin, telebistarekin eta DVDarekin.

Alacanteko La Florida aterpetxean Hostelling International-eko CEO Meetinga izan da; hura Hostelling International-ek (aterpetxeen munduko federazioa) datozen urteotarako zehazten duen nazioarteko aterpetxeen maila goreneko topaketa da; horretarako, mundu-mailako estrategia garatu eta Aterpetxeen Munduko Sare horrek batzen dituen aterpetxeen 70 elkartetik gorako bakoitzak jarraitu beharreko urratsak ezartzen dira.

Era berean, Aterpetxeen Zuzendarien XIII. Topaketa 18 hilean behin egiten da, eta, aurten, Instituto Valenciano de la Juventud-en (IVAJ) laguntza du; bertan, aterpetxeetako ehun zuzendari baino gehiago, autonomia-erkidegoetako profesionalak, Hostelling Internationaleko profesionalak eta beste herrialde batzuetako aterpetxeen elkarteetako profesionalak –besteak beste Portugalgo Movijovem, Italia, Txekiar Errepublika eta Frantzia– batzen dira.

Bihar arte, ostirala arte, bertaratzen direnek beren instalazioetako eguneroko kudeaketako zenbait gai jorratuko dituzten jardunaldi eta hitzaldietan parte hartuko dute, besteak beste: online erreserben kudeaketa, ekipoen kudeaketa, bezeroak erakartzeko marketin digitala, aterpetxeetako jasangarritasuna eta jardunbide egokiak sareko aterpetxeetan.

REAJ Sarien II. Edizioak sarea eratzen duten aterpetxeen eguneroko lana eta ahalegina aitortzen ditu, eta sei kategoriatan ematen ditu sariak: ingurumen-ekimenik onena, gizarte-inklusiorako eta erkidegoarekiko harremanerako ekimenik onena, irisgarritasunerako ekimenik onena, berrikuntzaren aitorpena, barnetik xarmangarriena den aterpetxea eta aterpekideen aterperik gustukoena

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak