Berriak Lehendakaritza
Eu

ERAKUSKETA BATEK BILBON ERAKUTSIKO DU EUSKALDUNEK KALIFORNIAKO ESTATUARI EGINDAKO EKARPENA

2019.eko urriak 03
  • Gaur inauguratuko da erakusketa egun hauetan garatzen ari den Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarreko jardueren barruan

Kanpo Harremanetarako Idazkari Marian Elorzak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendari Gorka Alvarez lagun zuela, inauguratu duBilboko Euskal Museoan Euskaldunak Kalifornianerakusketa, egun hauetan garatzen ari den Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren esparruan.

2013az geroztik egin den ikerlanaren erakusgarri txiki bat da, Asun Garikanoren eta euskal/kaliforniar autoreen argitalpenetan oinarrituta ‒ besteren artean Nancy Zubirirenak eta Steve Gamboa akademikoarenak. Informazio osatua web orri batean jasoko da hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa).

Hala, 18 panelen bitartez, basquesincalifornia.comweb orria osatzen duen informazio-gordailu ikaragarri handiaren laburpen bat ematen da, eta mugikorraren bitartez informazio zabalago batera sarbidea izateko aukera dago, haietan kokatu direnQR kodeei esker.

Eusko Jaurlaritzaren, Boiseko Euskal Museoaren, Estatu Batuetako Euskal Etxeen Federazioaren (North American Basque Organizations) arteko lankidetza-proiektu bat da.

Erakusketa aldien arabera dago banatuta, koloniengaraiko aurreneko esplorazioetatik eta Kaliforniako lurren aurkikuntzatik hasi, eta urre-bilatzaileen aldiraino (1849az geroztik) eta, azkenik, Kaliforniako euskal toponimiaren eta gaur Kalifornian Euskaldun Izatearen ikuspegi bat eskaintzen da.

Aurreikusita dago erakusketa beste hiri batzuetara eramatea, eta aldi berean beste bertsio batek bere ibilbideari ekingo dio Kaliforniako euskal komunitateen artean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JabitxuN1
    2019.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Una exposicion mostrará en Bilbao la aportación vasca al Estado de California ➡︎ https://t.co/hTwPeVev2z https://t.co/VJK15M

Ekitaldiko kargudunak