Berriak Lehendakaritza
Eu

36 orduz filmez bizirauten Donostian

2011.eko apirilak 12

Laburmetraien festibalerako deialdia zabalik da, eta Donostia izango da eszenatokia

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Filmategiak babesten dute “36 orduz filmez bizirauten Donostian”. Gaur bertatik ireki dute deialdia ekainaren 23-25 bitartean laburmetraia errodatu nahi duten guztientzat. Festibal honen helburua herritarren parte-hartzea da, eta Euskadiren irudiari zabalpena ematea; batez ere, Donostiari, kulturaren 2016ko hiri europarra izateko hautagaitzaren une giltzarri honetan.

Ikus-entzunezkoen profesionalen Cinemavip sarearen bitartez, laburmetrai baten errodajearen edozein zatitan parte hartu nahi duen orok aukera izango du izena eman eta talderen batean sartzeko. Hortik aurrera, 36 izango ditu talde bakoitzak eszenak filmatu eta editatzeko, filmegintza dinamiko eta parte-hartzailea landuaz bat.

Birtuala eta erreala uztartzen ditu proiektuak, taldekako film-sorkuntzaren paregabeko esperientzia honetan. “36 orduz filmez bizirauten Donostian” proiektuak aukera ezin hobea ematen du izena eman duten zineasta edo zinefilo guztiek ekoizpen zinematografikoaren fase guztiak disfrutatzeko eta 4 egunez elkarrekin bizitzeko, ez bakarrik errodatzeko garaian, baita hirian han-hemen egingo diren aktibitate paraleloetan ere.

Antolatu dugun ekitaldietan aurrenetakoa kartel-lehiaketa da, aurtengo edizioaren aurkezpena egiteko balioko duena. Web-ean deialdia egina daukagu jada, eta 300 euro emango ditugu irabazlearentzat. Horrez gain, aste gutxi barru irekiko dugu baita ere casting-a, Donostian bertan, aktore-lanetan edo extra moduan ibili nahi dutenentzat.

Donostia zinemako plato bihurtuko zaigu! Egindako filmak ekainaren 25ean izango den galan erakutsiko ditugu: ehunka ikuslek izango dute aukera laburmetraietaz disfrutatzeko, eta irabazleek garaikurrak jasoko dituzte epaimahaikoen eskutik.

Hemen ikusiko duzu festibalari buruzko informazioa:

http://www.cinemavip.com/festivals/36hsf-donostia-san-sebastian

 

6 iruzkin
  • @sinpa
    2011.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    36 horas de supervivencia filmica en Donostia-San Sebastian http://lnkd.in/37HB4i

  • @octaviorojas
    2011.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @pilarmr: RT @Maripuchi @Nagodelos: Concurso de cortos en SS http://t.co/FWVUsmR #cicd #36HSF #Cine

  • @pilarmr
    2011.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Maripuchi @Nagodelos: Concurso de cortos en SS http://t.co/FWVUsmR #cicd #36HSF #Cine

  • @Maripuchi
    2011.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: Concurso de cortos en SS http://t.co/FWVUsmR #cicd

  • @Nagodelos
    2011.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    Concurso de cortos en SS http://t.co/FWVUsmR #cicd

  • @Nagodelos
    2011.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    Concurso de cortos y diseño de carteles en SS. http://t.co/FWVUsmR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia