Berriak Lehendakaritza
Eu

Elkarrizketa-prozesu bati hasiera ematearen alde agertu da Lehendakaria akordiorako benetako borondatearekin egonkortasun instituzionala, politikoa, ekonomikoa eta soziala bilatzeko

2019.eko urriak 04
  • Urte Judizialaren irekiera-ekitaldian izan da Iñigo Urkullu

  • Lehendakariak jarrera itunzale bat defendatu du Autogobernu aintzatetsia betetzeko

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San José lagun zuela, 2019-2020 Urte Judizialaren irekiera-ekitaldian izan da. Bertan, egonkortasun instituzionalaren eta politikoaren, ekonomikoaren eta sozialaren garrantzia nabarmendu da.Hala, elkarrizketa-prozesu bati hasiera ematea defendatu du, benetako akordio-borondatearekin, bai Gernikako Estatutua eta Autogobernu aintzatetsia betetzeari dagokionez, bai Espainiako Estatuaren egoera politikoari dagokionez ere.

Ziurgabetasun instituzionalaren eta politikoaren, ekonomikoaren eta sozialaren testuinguruari buruz, bai Estatuan bai Europan eta mundu globalean, Lehendakariak aitortu duenez, Euskadiri ere eragiten dio ziurgabetasun horrek, nahiz eta gai den bere ondorioei aurre egiteko egonkortasun instituzional eta politiko handiagoa duelako.Hala, nabarmendu duenez, egonkortasuna bereziki balioesten den balioa da Euskadin, lagundu egiten baitu berehalako erronkei aurre egiten, besteren artean: ekonomiaren desazelerazioa, Brexita edo protekzionismoaren ondorioak nazioarteko merkataritzan. "Estatu Batuetako azken arantzel-erabakiek eragin negatiboa izango dute gure jarduera ekonomikoaren sektore garrantzitsuetan. Europako politika komun bat beharrezkoa da, aldebakarreko erabaki hauei erantzuteko", esan du. Era berean, egonkortasunaren garrantzia nabarmendu du dimentsio eta sakonera handiagoko erronkei aurre egiteko, hala nola demografia-soziala, ekologiko-energetikoa eta teknologiko-digitala.

Lehendakariak defendatu egin du benetako akordio-borondatearekin elkarrizketa-prozesu bati hasiera ematea, horrek lagunduko baitu egonkortasunean, gobernagarritasunean, bizikidetzan, pertsonen premiak betetzen eta etorkizuneko erronkei erantzuten. Hala, Lehendakariak adierazi duenez, bere nahia da azaroaren 11n etapa berri bat hastea, “155aren obsesioa”, Segurtasun Nazionalaren Legea, eta baita Konstituzioaren 116. artikuluaren aplikazioa atzean geratzea, eta determinazioz ekitea Estatu eredurako soluzio politikoen bilaketari. “Egoera bideratzeko gai izango garela espero dut, eragiten digun, guztioi dagokigun eta konprometitzen gaituen egoera”, adierazi du.

Zentzu horretan, Lehendakariak adierazi duenez, pluraltasun handiagoa biltzen duen errealitate politiko berriari ez dio lagundu behar zuen egokitzapenak alderdi politikoen arteko harremanetan.“Pluraltasunaren  erabilera bloke deiturikoetan espazio propio izateko barne-borroka izan da, eta emaitza blokeo handiagoa izan da"”, gaineratu du.Lehendakariaren iritziz, Estatuan errealitate bikoitz hori onartzea, ordezkaritza politiko plurala eta gobernantza partekatua alegia, ezinbestekoa izango da gobernagarritasun- eta egonkortasun-etapa bati hasiera emateko. “Beharrezkoa da hurbiltasun bat eta ikuspegi komun bat egotea Gobernu-esperientzia bat partekatzea erabakitzen dutenen artean.Dena den, nire ustez, garrantzizkoa da baita ere konfiantzazko eta leialtasunezko espazio bat sortzeko gai izatea, non elkarrizketak izango duen lehentasuna, akordio-borondatearekin betiere. Kultura politiko berri hau finkatzea da erronka”, gaineratu du.

Urriaren 25ean beteko dira 40 urte Gernikako Estatutua onetsi zenetik; lege organiko bat, oraindik bete gabe jarraitzen duena.Zentzu horretan, Lehendakariak nahiago izan du positiboan eman diren pausoak nabarmendu, eta gogora ekarri duenez, joan den urtarrilaren 22an, Espainiako Gobernuak lehen aldiz onetsi zituen egutegi bat eta plan bat, gauzatu gabe dauden konpetentziak betetzeko.“Konbentzituta nago jarrera bakezaleak aukera emango digula Autogobernu aintzatetsia betearazteko.Ez dago beste biderik”, gaineratu du.Hala, ondokoak aipatu ditu: elkarrizketa eta negoziazioa; Akordioa eta Ituna, bai Euskadiko barne-akordioan Autogobernu Ponentziaren esparruan, bai Estatuarekiko Itun berrian, adostasunean eta itundutakoa beteko denaren bermean oinarrituan.“Izaera politikoko bide bat arakatzea proposatzen dugu, planteamendu unilateralak gainditzea ahalbidetuko duena, kontuan hartuta planteamendu horiek erabateko ulertezintasun-horma bat dutela aurrean”, adierazi du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian egin da ekitaldia, eta bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Gobernuko bozeramaile Josu Erkoreka eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak