Berriak Lehendakaritza
Eu

Lankidetza instituzionalerako Memorandum bat sinatuko dute astelehenean Euskadik eta Iparraldek

2019.eko urriak 03
  • Lehendakariak eta Euskal Hirigune Elkargoko Presidenteak sinatuko dute akordioa eta aukera emango du harreman bilateralak irmotzeko eta etorkizuneko lankidetzarako oinarri komun bat finkatzeko

Datorren astelehenean, urriaren 7an, Euskal Hirigune Elkargoko Presidente eta Baionako Alkate Jean-René Etchegarayri egingo dio harrera Iñigo Urkullu Lehendakariak, eta harekin sinatuko du Euskadiren eta Iparralderen arteko lankidetza instituzionalerako Memorandum bat. Bi komunitateak historian zehar elkartu dituen lotura estutzea eta etorkizuneko lankidetzarako oinarriak finkatzea da akordioaren helburua.

Sinadura Ajuria Enea jauregian izango da 12:30ean eta ondoren bi presidenteak  hedabideen aurrean agertuko dira Lehendakaritzan (13:15ean g.g.b) akordio hori azaltzeko.

Memorandumak ezartzen duenez, Euskadik eta Iparraldek lankidetzarako aukera berriak aztertuko dituzte eta baterako proiektuak bultzatuko dituzte eremu hauetan: mugaz haraindiko mugikortasuna; goi-mailako irakaskuntza, prestakuntza eta ikerketa; ekonomiaren garapena eta turismoa; nekazaritza; lurraldearen garapen iraunkorra; ingurumena eta biodibertsitatea; eta kultura eta euskara.

Gainera, lankidetza indartuko da mugaz haraindiko ekitaldi esanguratsuak antolatzeko, mugaren bi aldeetako herritarren arteko bizikidetza sustatzearren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak