Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak haur-obesitateari heltzeko ingurune osasungarriak sortzeko duen konpromisoa sendotu du

2019.eko urriak 08

Nekane Murga Osasun sailburuaren iritziz, beharrezkoa da haurren eta nerabeen ingurunean elkarreraginean diharduten eragileen arteko lankidetza, XXI. mendeko osasun publikoaren arazo nagusietako bat eteteko

Eusko Legebiltzarrean SANO Euskadiko haur-obesitatea prebenitzeko estrategia aurkeztu du; hark 30 ekintza planteatzen ditu zenbait eremutan, jarduera fisikoa eta elikadura osasungarria sustatzeko, eta horietako 15, dagoeneko, martxan daude

 

Osasun Sailak haur-obesitateari heltzeko eragile publiko eta pribatuekin elkarlanean ingurune osasungarriak sortzeko konpromiso irmoa adierazi du. Helburu horrekin, OMEk XXI. mendeko osasun publikoko arazo larrienetakotzat jotzen duenaren inguruan erakutsi duen ardurarekin bat etorriz, SANO Euskadiko haur-obesitatea prebenitzeko estrategia jarri du abian, eta haren ildo orokorrak gaur eman ditu ezagutzera Eusko Legebiltzarrean. Nekane Murga Osasun sailburuak eman ditu horien berri; Euskal Ganberako Osasun Batzordean agertu da, Juanjo Aurrekoetxea Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarekin batera.

Sailburuak azaldu du legegintzaldi honetarako Eusko Jaurlaritzak duen programak honako plan hau sustatzeko agindu berezia jaso duela: informazioan, osasun-hezkuntzan, jarduera fisikoaren sustapenean eta elikadura osasungarrian oinarritutako neurriak dituen plana. Halaber, ingurune ez obosogenikoak sortzea jaso du, gizartea kontzientziatzeko, erabaki osasungarriei bide emateko eta hura prebenitzeko jarduketa-urratsak ezartzeko. Gainera, 2013-2020rako Osasun Planak haur- eta gazte-obesitatea prebenitzeko helburu berezia jaso du, bizitzaren lehen etapetako osasunak helduaroaren bizitzaren osasunarekin duen harreman hertsia aintzat hartuta.

Dokumentu hori, sailburuaren hitzen arabera, “ekintzara bideratutako plan praktiko gisa” eratu da, haur eta gazteek osasuntsu bizitzeko duten gaitasuna hobetzeko eta jokabide ez-osasungarrien arriskuak murrizteko, besteak beste, gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia edo diabetesa, ingurunean elkarreraginean diharduten eragileekin lankidetzan.

 

PLAN OSASUNGARRIAREN HELBURUAK

Horrela, Osasun Sailaren estrategia bi ardatzen inguruan antolatzen da: jarduera fisikoa sustatzea eta elikadura osasungarria sustatzea. Bi ardatz horien inguruan, dokumentuak zenbait helburu estrategiko planteatzen ditu, besteak beste, fruta eta barazkiak egunero jaten dituen haur- eta gazte-kopurua areagotzea. Dokumentuak bete egiten ditu jarduera fisikoa egiteko OMEren helburuak, eta beti bilatzen du toki-eragileen inplikazoa.

Estrategiak jarduteko bost eremu nagusi ezartzen ditu, gazteen bizitzan eragin zuzenena dutenak: familia-ingurunea, eskola-ingurunea, ingurune komunitarioa, osasun-arlokoa eta sektore pribatua, pertsonek elikatzeko duten moduan daukaten eraginagatik.  

 

EKINTZEN ERDIA DAGOENEKO GARAPEN BIDEAN

Horrela, helburu horiek betetzeko, SANOk, guztira, 18 proiektu estrategiko eta 30 ekintza jaso ditu; horietatik, erdia dagoeneko abian jarri dira. Ekintza nabarmenen artean, elikadura osasungarria egiteko familia-, eskola- eta osasun-ingurunera bideratutako informazio-kanpaina abiaraztea dago. Kanpainaren helburua da erosketa egiteko, eguneko edo asteko menua prestatzeko edo etxetik kanpora jatean menu egokia aukeratzeko orduan erabakiak hartzen laguntzea.

Gainera, handitu egin dira guraso-elkarteentzako eta irakaskuntza-kooperatibentzako laguntza ekonomikoak, ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzera bideratutako parte-hartze proiektuak garatzeko, besteak beste: eskola-bideak sortu eta dinamizatzea, patioak jolasteko, ikasteko eta mugitzeko espazio eraldatzea eta familian jarduerak egitea. Neurri horiek guztiak eskola-ekosistema osasungarria sortzera bideratzen dira.

Nabarmentzeko beste proiektu bat da APP bat jarri dela martxan, lehen mailako arretarako pediatriako kontsultetan gainpisua eta haur-obesitatea tratatzeko laguntza-tresna gisa.

 

EUSKADIKO OBESITATE-DATUAK

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak, bestalde, honako hau gogorarazi du: “estrategia horren bidez, gazteek gure gizartean duten eginkizuna sendotu nahi dugu, gizarte osasuntsuagorako aldaketa aktiboki susta dezaten eta, horretarako, beraiek eta beren familiak inplikatzeko”. Juanjo Aurrekoetxeak azaldu duenaren arabera, gaur egun, Euskadin, gomendatutako pisutik gora duten umeen proportzioa jaitsi egin da, 2012an % 32,5ekoa zen eta, 2017an, % 24,7koa. Hala ere, ume obesoen ehunekoa hazi egin da, Osasunaren Inkesta Nazionalak erakusten duenez. Aladino Euskadi azterlana 2015ean egin zen, eta, haren datuen arabera, 6 eta 9 urte bitartean biztanleriaren % 34,2k zeukan obesitatea edo gainpisua. Gainera, 7 eta 14 urte bitarteko mutikoen % 5,6k eta neskatoen % 7,9k ez du ariketa fisikorik egiten.

Horrela, SANO estrategiaren xede den biztanleria 0 eta 18 urte bitartekoa da. “Ziur gaude haurtzaroaren eta nerabezaroaren urteak funtsezkoak direla pertsonarentzat; izan ere, haietan finkatzen dira bizitzaren gainerako urteetarako erabakigarriak izango diren jokabide, ohitura eta balioak”, esan du.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 8a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Eva
    Orain dela 5 egun

    Hola,

    ¿Cuentan para sus políticas en materia de alimentación con Dietistas-Nutricionistas, los profesionales especialistas y a los que forman en la Universidad Pública desde 1998?
    Dicen que la estrategia establece cinco ámbitos prioritarios de actuación: el entorno familiar, el entorno escolar, el comunitario, el sanitario y el sector privado. ¿Saben dónde es el único en el que nos permiten ejercer? En el privado. ¿Saben quiénes tienen acceso a un dietista-nutricionista? Quienes se lo puedan pagar.

    Más de 20 años formando dietistas-nutricionistas en Euskadi con dinero público para no dejarlos trabajar en pro de la salud alimentaria de sus ciudadanos.

    Un saludo.

Ekitaldiko kargudunak