Eu

Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua

2019.eko urriak 11

Hauek dira Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan aztertu diren gai nagusiak:

HERRI-DIRUBIDEEN EUSKAL KONTSEILUAN UDALERRIETAKO ORDEZKARI BERRIEN AURKEZPENA

Joan den maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen ondoren Herri Dirubideen Euskal Kontseiluko udalerrietako ordezkariak aldatu egin dira, eta hauek dira kide berriak:

  • Gorka Urtaran Agirre, Vitoria-Gasteizko alkatea, Arabako Lurralde Historikoa ordezkatuz.
  • Ángela Eguia Liñero, Gordexolako alkatea, Bizkaiko Lurralde Historikoa ordezkatuz.
  • Nagore Alkorta Elorza, Azpeitiko alkatea, Gipuzkoako Lurralde Historikoa ordezkatuz.

Gainera, Arabako Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako diputatu Itziar Gonzalo de Zuazo bertaratu da bilera honetara lehen aldiz Diputatu Nagusi Ramiro Gonzálezekin.

2019ko ZERGA ITUNDUEN ARABERAKO DIRU BILKETAREN ITXIERA AURREIKUSPENAK

Aurtengo zerga itunduen araberako diru-bilketaren itxierako aurreikuspenak 15.386 milioi eurokoak dira, 120,7 milioi gehiago 2019rako aurrekontua egindako bilketaren aldean (% +0,8).

ZERGA ITUNDUEN ARABERAKO DIRU BILKETAREN 2020rako AURREIKUSPENAK

Aurreikuspenen arabera, 2020an Foru Aldundiek guztira 15.767,8 milioi euro bilduko dituzte zerga itunduetatik; % 2,5 gehiago, 2019rako aurreikusitako itxierako bilketaren aldean. Termino absolutuetan, 382 milioi euro gehiago dira, 2019ko itxierako aurreikuspenen aldean.

FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI 2020an EGIN BEHARREKO EKARPENAK ETA KOEFIZIENTE HORIZONTALAK

Foru Aldundiek erakunde komunei egingo dizkieten ekarpenei dagokienez, 10.473 milioi euroko zenbateko globala adostu da, ondoko ekarpen-koefiziente horizontalen arabera 2020rako: % 16,27 Araba, % 50,39 Bizkaia eta % 33,34 Gipuzkoa. Ekarpen horien zenbatekoa 318 milioitan gehitu da 2019koaren aldean (% 3,1 gehiago).

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN 2020rako ZEHAZTAPENA

Egokitzapenerako Funts Orokor honen 2020rako behin-behineko zenbatekoa 137,9 milioi eurokoa izango da. Funts horren finantzazioaren % 70,04 Eusko Jaurlaritzari egokituko zaio eta gainerako % 29,96a Foru Aldundiei, bakoitzak bere koefiziente horizontalen arabera.

Funts hori Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoen artean banatuko da; haiei dagokie, hurrenez hurren, 57.071.113 eta 80.922.885 euro.

GIZARTE ZERBITZUEN KARTERA GARATZEKO ERAKUNDEARTEKO FUNTSA

Berriro erabaki da 2020ko ekitaldirako 20 milioi euroko ezohiko funtsa eratzea, gizarte-zerbitzuen eta prestazioen kartera garatzeko jarduerak finantzatzeko.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko urriak 13

    Me parece muy bien que haya un video sobre todo esto, es importante manejar de manera transparente el dinero público. InternetSegunYo: Iniciar sesión, Crear cuenta, Correos

  • @jerkoreka
    2019.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua ➡︎ https://t.co/VoGkyRClrA https://t.co/telYgUP7bS

  • @Gob_eus
    2019.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    🔵 Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua ➡︎ https://t.co/VoGkyRClrA https://t.co/telYgUP7bS

  • @Gob_eus
    2019.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    🔵 Reunión del Consejo Vasco de Finanzas Públicas ➡︎ https://t.co/bAu8enfbPK https://t.co/0AVDjH50Ic

Ekitaldiko kargudunak