Eu

Artolazabal: “Langabeziak, irailean, 2.444 pertsona sartu dira lan-merkatuan”

2019.eko urriak 02
  • Artolazabal: “Irailik onena da, 2006. urtetik”
  • SS: 5.088 afiliazio berriak
  • Hezkuntza-sistemako, ostalaritzako eta ABLEetako profesionalak berriro lan-merkatuan sartu izanak eragin du, funtsean, langabeziaren beherakada.
  • Jarraitzen du enpleguaren leheneratzean azken urteotako joera positiboak
  • Artolazabal sailburuak: “Irailak, halaber, sentsazio onak utzi ditu berriz ere goranzko joera duten kontratu mugagabeen martxan”

VG 02 10 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau jakinarazi du: “enplegua, irailean, % 2,11 murriztu da; 2.444 pertsona sartu dira lan-merkatuan, krisialdi ekonomikoaren aurreko aldiko egoera oso antzekoan. Artolazabalen hitzen arabera, “Irailik onena da, 2006. urtetik. Hezkuntza-sistemako, ostalaritzako eta ABLEetako profesionalak berriro lan-merkatuan sartu izanak eragin du, funtsean, langabeziaren beherakada. Gipuzkoa da beherakada gutxien izan duena, lurralde horretan denboraldi turistikoaren amaierak inpaktu handiagoa baitakar.

 

2019ko irailean, Lanbideko bulegoetan erregistratutako langabeen kopuruak % 2,11 egin du behera Euskadin. Aurtengo irailean langabezian izan den beherakada krisialdia hasi zenetik handiena izan da, eta krisialdia bera hasi aurretiko urteetako ohiko parametroetan dago. “Abuztuko gorakada espero zena baino handiagoa izan zen, eta azken hil honetako beherakada handiak konpentsatu egiten du. Jarraitzen dugu urteko joera positiboarekin”, esan du Artolazabalek.

 

Iazko irailaren aldean, 9.403 langabe gutxiago daude. Urte arteko saldoak atzeraldia izan zuen uztailean eta abuztuan, eta orain hobekuntza horrek jarraitu egiten du langabeen beherakadarekin, eta azken hilabete honetakoa izan da 2018ko abuztutik ikusi den handiena. Abuztuan honako hau izan da bilakaera onena izan duen langabeen profila: gizona, 35 eta 44 urte bitartekoa, hezkuntza-sektorekoa, arabarra, bertokoa eta goi-mailako ikasketaduna. Zehazki, bilakaera hobea izan da Araban.

 

Iraupen laburreko langabeziaren beherakada

Pasa den hila dela eta, langabeziagatiko estaldura-tasak 1,15 puntu egin du behera, eta, iazko urtearen aldean, 4,04 puntu gora. Langabe-kopuruaren beherakadaren bidez, hobetu daiteke langabeziaren estaldura ekonomikoa. Urtarokotasun handia duten sektoreetako langabeak -besteak beste, hezkuntzakoak edo ostalaritzakoak- berriro lan-merkatuan sartzeak iraupen laburreko langabezia nabarmen murriztea ekarri du.

 

Irailean, gorakada handia erregistratu da kontratuen bolumenean, aurreko hilaren aldean, bai eta iazko irailaren aldean ere. Lehen mailako sektoreko urtaroko lanen aurrerapena da -besteak beste mahats-bilketarena- portaera horren motiboa, zati batean.

 

Artolazabal sailburuak: “Irailak, halaber, sentsazio onak utzi ditu berriz ere goranzko joera duten kontratu mugagabeen martxan. Urteko metatua aurreko urteko hil berean genuena baino % 1,37 handiagoa da. Hil honetan nabarmentzekoa da hezkuntzan, manufaktura-industrian, ostalaritzan, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorean, administrazio orokorrean eta merkataritzan enpleguak duen martxa ona”.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau azpimarratu du: “positiboena enpleguaren leheneratzean izan den joera ona da, batik bat kontuan hartuta gure ekonomia eta ekoizpena, Europako gainerako tokietakoa bezala, nazioarteko merkatuen egoeraren gero eta mendekoagoa dela. Garrantzitsua da lortzen den ekoizpena sendoa, kalitatezkoa eta ekoizpen- eta lan-eskari berrietarako egoki prestatuta dauden pertsonek bermatutakoa izatea”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak