Eu

Arrantzaren eta izoztuen sektoreko 11 euskal enpresak CONXEMARen egongo dira euren nobedadeak aurkezten

2019.eko urriak 01
  • Munduko bi azokarik nagusietako bat denez sektorearentzat, CONXEMAR erakusleiho garrantzitsua da euskal enpresentzat euren harreman komertzialak indartzeko edo estatuko zein nazioarteko erosle berriekin harremanetan jartzeko.

  • 2018an, Vigoko azokak 100 herrialdetako 35.000 profesional baino gehiagoren bisita hartu zuen.

Arkauti, 2019ko urriaren 1. Arrain izoztu, elikagai kontserbak eta gozoki izoztuak lantzen dituzten 11 euskal enpresak euren produktuak ezagutaraziko dituzte CONXEMAR azokan, Itsasoko Produktu Izoztuen Nazioarteko Azokan, Vigon, gaurtik urriaren 3ra bitartean, osteguna. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, HAZI Fundazioaren bitartez, enpresa horiek elkarrekin parte hartzeko modua antolatu du, Euskadi Basque Country markaren pean.

CONXEMARren edizio honetan, Euskadi Basque Country espazioak 120 metro koadro izango ditu erakusketarako, eta Vigoko IFEVI esparruko E gunean egongo da.

Euskadiko Elikadura Industria Sustatzeko Planak ekintza estrategikotzat jotzen du CONXEMARen parte hartzea, oso erakusleiho garrantzitsua delako euskal enpresentzat euren harreman komertzialak indartzeko edo estatuko zein nazioarteko erosle berriekin harremanetan jartzeko.

Kontserben euskal industria

Euskal kostaldeko baliabide naturalei esker, arrantzaren sektoreak pisu handia dauka Euskadiko ekonomiaren baitan. Arrainaren transformazio eta kontserbaren industria nekazaritzako elikagaien euskal industria guztiaren %11 da.

EAEko kontserben industriaren ezaugarria da bera dela nazioarteko merkatuetan presentziarik handiena duena, eta urtetik urtera hobetzen du bere posizionamendua, bai estatuko merkatuan bai atzerikoan. Azken urteotan, 2013az geroztik, industria horrek proiekzio handia lortu du, bere negozio zifra %21 handitu baita; gainera, epealdi horretan, etxeko per capita kontsumoa ere %3 hazi da, termino ekonomikoetan.

CONXEMAR-en 21. edizioa

CONXEMAR Itsasoko Produktu Izoztuen Nazioarteko Azokak erakusketako 31.500 metro koadroko azalera dauka edizio honetan. Azoka arraina eta mota guztietako produktu izoztuak merkaturatzen dituzten sektoreetara zuzenduta dago, eta, arlo horretan, munduko bi azokarik garrantzitsuenetako bat dela jotzen da.

2018an 48 herrialdetako 740 erakusle baino gehiago izan ziren, eta 100 herrialde baino gehiagotatik etorritako 35.448 profesionalen bisita hartu zuen. CONXEMAR esklusiboki publiko profesionalari zuzendutako azoka da, eta transformazioaren sektoreko erosle ugari erakartzen ditu: handizkakoak, inportatzaileak, esportatzaileak, eraldatzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, hozkailuak, makineria, industria laguntzailea, etab.

CONXEMAR 2019 azokan parte hartuko duten euskal enpresak

Azokan arrantza produktuak eta produktu eraldatuak, elikagai izoztuak eta berehala jateko moduko elikagaiak eskainiko dira; hala nola ogia, gozokiak, kroketak edo prestatutako platerak, guztiak ere eskuz baina punta-puntako teknologia baliatuz egindakoak.

Hauek dira Euskadi Basque Country markaren pean elkartuta parte hartuko duten 11 euskal enpresak:

Alkorta Anaiak - www.bacalaosalkorta.com

Arrankoba - www.arrankoba.com

Bacalao Giraldo S.L. – www.bacalaogiraldo.com

Congelados Sorymar S.L.

Donibane Fish - www.donibanefish.com 

Dulcifrost S.L. - www.frostberri.com

Ederpesca y derivados - www.ederpesca.com

Illargui S.A. – www.illargui.com  

Ogimahaia S.L. - www.pan-betti.com

Pescados Llorente - www.pescadosllorente.com

Txangu2 Gourmet S.L. - www.txangu2.com

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (XI legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (XI legealdia)