Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “Nazioarteko esperientziak eta elkarraldiak aberastu egiten gaitu Herrialde gisa”

2019.eko urriak 02
  • Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra urriaren 2tik 4ra egingo da Bilbon Saregintzanlemapean

  • Mundu Batzar horretatik Ondorioen Dokumentu bat aterako da eta 2020-2023 Laurteko Planean bilduko da

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorza lagun zuela, inauguratu du Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra. Batzarra lau urtean behin egiten da eta aldi honetan urriaren 2tik 4ra egingo da, Bilbon, Saregintzan lemapean. 

Inaugurazio-ekitaldia Zinta Dantzarekin hasi da;Gaztemunduko gazteek interpretatu dute dultzaineroek lagunduta.Aurretik, Gizatalde bakoitzeko ordezkari banak mastaren goialdean ipini du zinta, bere herrialdeko izena idatzita daramana.Emanaldia amaitutakoan, aurkezleak bide eman die interbentzioei.

Bere jardunean, Lehendakariak azpimarratu duenez, nazioarteko esperientziak eta elkarraldiak aberastu egiten gaitu Herrialde gisa, eta aukeratzat hartu du Mundu Batzarra.Lehendakariak azaldu duenez, Euskadiko Diasporako politikak aurretik egin izan diren Batzarretako postulatuetan eta ondorioetan oinarrituta planteatu dira.Horrexegatik, Lehendakariak dei egin die bertaratuei hausnarketa bat egin dezaten euskal gizataldeen alde Euskadik egin dezakeenari buruz; baita haiek Euskadiren alde egin dezaketenari buruz ere, “elkarrekin eraiki nahi dugun” Euskadi globalaren alde, alegia.“Dei egiten dizuet bizitzen ari garen momentu honi buruzko hausnarketa kontziente hori egiteko eta ekarpen bat egiteko, zuen esperientzia eta ibilbidetik, zuen iradokizunekin eta proposamenekin Ekintza Instituzionalen Laurteko Plana 2020-2023rako”, adierazi du.

Lehendakariak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak beti egon nahi izan du Diasporatik gertu, bai erbestealdian bai joan den mendeko 80ko aurreneko urteetan izan zuen itzuleran ere.Hala, gogora ekarri du lehenengo Euskal Mundu Biltzarra, indarrak batzeko eta Euskadiren irudi positibo bat munduan proiektatzeko Agirre Lehendakariak martxan jarria garai gogor eta latzetan.Gainera, haren ideietako bat berreskuratu du:“Orain egiten dugun guztia emankorra izango da etorkizunerako”.“Gaur jarraitasuna ematen diogu Herrialde gisa batu eta indartzen gaituen kate honi, gero eta irekiagoa eta globalagoa den mundu honetan”, adierazi du.

Zentzu horretan, Lehendakariak nabarmendu duenez, Diasporaren eta jatorrizko Herrialdeen arteko harremanak aldatu egin dira, bilateralak izatetik sare global bat izatera.“2007ko Batzarrean proposatutako “Zubigintzan” ideiatik inauguratzen ari garen Batzarraren “Saregintzan” eredu berrira igaro gara”, zehaztu du.Lehendakariak gogora ekarri duenez, nazioartean erreferente izaten jarraitzea da helburu partekatua, XXI. mendeko diaspora-politikak ezartzeko garaian.“Orain egiten dugun guztia emankorra izango da elkarrekin eraikitzen ari garen Euskadi globalaren etorkizunerako”, gaineratu du.

Bilboko Euskalduna jauregian egin da ekitaldia eta bertan izan dira Beatriz Artolazabal, Pedro Azpiazu, Bingen Zupiria, Estefanía Beltrán de Heredia eta Mª Jesús San José sailburuak, baita munduan sakabanatuta dauden euskal gizataldeen ordezkaritza zabal bat ere.

Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra

Kanpoko Euskal Gizataldeen Mundu Batzarra4 urtean behin egiten da, eta helburutzat du euskal gizataldeen eta euskal instituzioen arteko topaketa, lana eta lankidetza sustatzea. Batzar horretatik Ondorioen Dokumentu bat aterako da, 2020-2023 Laurteko Planean bilduko dena; plana ondorengo lau urteetan garatuko da, hurrengo Batzarra egin artean.Edizio honetan, Batzarraren ardatz nagusia debate-mahaiak izango dira, eta herrialde bakoitzeko ordezkari banak osatuta egongo da mahai bakoitza ausaz.Eztabaidagaiak direla eta, oso anitzak eta askotarikoak izango dira.Itxiera-ekitaldia urriaren 4an izango da, 10:00etan, Lehendakaritzan, eta Lehendakaria izango da bertan buru.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak