Eu

Ikastetxeek kontsumoko prestakuntza eskatu ahal izango dute urriaren 31ra arte.

2019.eko urriak 01

Jasotako eskaria dela eta, Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutuak  EAEko ikastetxeek Kontsumobidek eskaintzen dituen prestakuntza-ikastaroren bat eskatu ahal izateko epea urriaren 31ra arte luzatzea erabaki du.

Ordu eta erdiko iraupena duten prestakuntza-jarduera horiek lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzenduta daude. Horietan kontsumoko hainbat gai jorratzen dira, metodologia aktiboa, ludikoa eta parte-hartzailea erabiliz, praktikan eta talde-lanean oinarrituta. Helburua kontsumitzaile eta erabiltzaile kontzienteak, kritikoak eta arduratsuak prestatzea da.

18 tailer daude, eta aurten, berrikuntza gisa, ingelesez emandako eta onarpen handia izaten ari diren tailerrak gehitu dira.

Doako prestakuntza hori ikastetxean bertan eman nahi duten ikastetxeek www.kontsumobide.eus web-orrian aurkituko duten formularioa bete beharko dute.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ikastn_BOZI
    2019.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Los centros educativos podrán solicitar la formación en consumo hasta el 31 de octubre ➡ https://t.co/w0eYeossTR @kontsumoBI…

  • @IkaslanBizkaia
    2019.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Los centros educativos podrán solicitar la formación en consumo hasta el 31 de octubre ➡ https://t.co/w0eYeossTR @kontsumoBI…

Komunikabideek behera kargatzeko