Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bernabé Undak AFMko Zuzendaritza Kontseilua zuzendu du Tianjinen (Txina) eta Gamesako lantegi bat bisitatu du.

2011.eko apirilak 11

Bernabé Unda Txinara joan da, iazko urriko enpresa-misioaren jarraipena egitera

Sailburuak Pekinera joango da bihar CIMT Makina-erremintaren azokara eta Danobat Group Chinaren bulegoen inauguraziora bertaratuko da. Unda Txinako Kanpo Merkataritza Sustatzeko Kontseiluarekin bilduko da, baita Pekinen ezarritako euskal enpresen zenbait ordezkarirekin ere. Astearen amaieran, sailburua Jiangsu eskualdera joango da, eta, aurreikuspenen arabera, probintziako gobernadoreordearekin, Qiandengeko alkatearekin eta Kunshango alkatearekin bilduko da bertan. Zenbait euskal enpresaburu, José María Aldecoa (Mondragón) adibidez, eta AFM makina-erremintaren klusterreko eta Gamesako zuzendariak sailburuarekin egongo dira bisitaldi horretan.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda jaunak Txinarako bisitaldia hasi du gaur, Patxi López lehendakaria buruan zela iazko urrian hasitako enpresa-misioaren jarraipena egiteko, eta Asiako herrialdean ezarritako euskal enpresen zenbait ekimen sustatzeko.

Zenbait euskal enpresaburu sailburuarekin egongo dira datorren asteko bisitaldi horretan, hala nola Mondragon Korporazioko lehendakari José María Aldecoa jauna, AFM Makina-erremintako Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko lehendakari eta zuzendari nagusi Koldo Arandia eta Xabier Ortueta jaunak eta Gamesako zenbait zuzendari.

Bernabé Undak "Instituto Hispano Chino de Formación Profesional de la Máquina-Herramienta de Tianjin (CSMC)" izeneko institutua bisitatu du gaur astelehena. Zentroa Txinako lanbide-heziketa eta unibertsiteko hezkuntza-sistema osoa eraberritzeko campus pilotu batean dago. Institutuak Euskadiko irudi teknologikoa erakusteko plataformaren balioa du. Gainera enpresa txiki eta ertainen erakuslehioa da Txinako agintariei begira.

Txina, munduko merkatuaren %45

Institutu berean, sailburuak AFMko Zuzendaritza Kontseilua zuzendu du.  Bertan Ibarmiako ordezkariak izan dira, esaterako, AFMko presidentea, Koldo Arandia; gainera honakook ere izan dira: Arisa, Danobat, Goratu, M. Torres, Autopulit, Fagor Automation, Nicolás Correa, Kondia, Zayer, Lizuan, Loire eta Nacho Artamendi, "Instituto Hispano Chino de Máquina-herramienta" Institutuko zuzendari nagusia.

Bilerak helburu dauka AFMk ordezkatzen dituen enpresen presentzia gero eta handiago izan dadila Txinako merkatuan. Kontuan hartu behar da Txinak munduko kontsumoaren %45a duela makina-erremintari dagokionez.

Bestetik ere, AFM klusterrak hiru lankidetza-proiektutan parte hartzen du  Eusko Jaurlaritzak abiarazitako "Compite (Lehiatu) Ekimenak" Programaren barruan.

Tianjin hirian ere, 12 milioi biztanle dituena eta garapen-gune garrantzikoa dena, Unda jauna Gamesak hiri horretan dituen lau ekoizpen-lantegietako batetara joan da AFMko ordezkariekin batera.  Bilera interesgarria da sinergiak sortzeko moduan dauden bi sektore (eolikoa eta makina-erreminta) harremanetan jartzen dituelako.

Gamesak 1.200 langile ditu Txinan. Orain arte 42 milioiko inbertsioa egin da herri horretan eta beste 90 milioiko inbertsio bat egiteko asmoa dago datorren urtera bitartean.    Euskal enpresak 256 MGW ditu instalatuta Txinako parke eolikoetan eta beste   600 MGW ditu sinatuta.


Sailburuak, Pedro Gomez, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearekin batera, Pedro Gómez Damborenea, elkarrizketa bat izan du  bertako PCCH idazkari nagusiarekin eta Tianjineko hezkuntza-guneko zuzendariarekin.

Bihar CIMT (China International Machine Tool Show) Makina-erremintaren Azoka hasiko da, Pekinen, eta sailburua bertan egongo da inaugurazioaren egunean. Makina-erremintaren munduko elkargunerik handienetako eta garrantzitsuenetako bat da CIMT azoka. Gainera, sailburuak Beijing Number 1 txinatar fabrikatzailea bisitatuko du, eta Danobat Group Chinako bulegoetara bertaratuko da.

Asteazkenean, Bernabé Unda jauna CCPIT Txinako Kanpo Merkataritza Sustatzeko Kontseiluarekin bilduko da. Jarraian, SPRIk Pekinen duen bulegora joango da, eta zenbait euskal enpresatako ordezkariekin bilduko da bertan.

Erakunde-elkarraldiak

Sailburuaren bidaiak Jiangsu eskualdean barrena jarraituko du, zehazkiago Nanjing hirian barrena. Bertan, aurreikusita dago ostegunean Jiangtsu probintziako gobernadoreordearekin bilduko dela, urrian Eusko Jaurlaritzak lurralde horretako ordezkariekin sinatu zuen lankidetza-protokoloari jarraiki.

Ostiralean, Bernabé Unda jaunak bere ibilbidea amaituko du Qiandengen, MCCren industria-parkean. Erakunde-elkarraldiei jarraipena emango die bertan, aurreikusita baitago herri horretako alkatearekin eta euskal taldearen industria-parketik gertu dagoen Kunshan hiriko alkatearekin elkarrizketatuko dela.

Iazko urrian, sailburua lehendakariarekin egon zen Txinan egin beharreko enpresa-misio batean, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzak zuzendutako lehen enpresa-misioan. Hainbat sektoretako 70 euskal enpresetako ordezkariek ere parte hatu zuten bidaia horretan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)