Eu

Jendaurrean jartzen da hidrologia plangintzaren hirugarren zikloko Gai Nagusien Behin-behineko Eskema, Barneko Arroen eremuan

2019.eko irailak 30

6 hilabetez jendaurrean jartzen da plangintzaren hirugarren zikloko Gai Nagusien Behin-behineko Eskema, Barneko Arroen eremuan

http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-00033362/eu/contenidos/informacion/eti_2021_2027/eu_def/index.shtml

Gai Nagusien Eskema Hidrologia plangintza prozesuaren urrats garrantzitsuen artean dago. Eskema horren xedea da, Euskadiko Barneko Arroei dagokienez, demarkazio hidrografikoaren arazo nagusian identifikatu eta irtenbideak aurkitzeko balizko aukerak eman, eta, horrekin batera, Plana garatzeko irizpideak zehaztu. Gai Nagusien Eskema, finean, Plan hidrologikoa izango denaren aurrekaria da eta hasierako dokumentuen ondorengoa.

Kontsulta publikoko aldiarekin batera, parte-hartze aktiboko prozesu bat garatuko da, Uraren Esparru Zuzentarauak ezartzen duen bezala. Prozesu horretan, alderdi sektorialei, gai espezifikoei, foro birtualei eta abarrei buruzko partaidetza-tailerrak egingo dira, uraren kudeaketarekin zerikusia duten eragileei eta gizarteari, oro har, dokumentuaren edukiak helarazteko eta azken bertsioan duten iritzia kontuan hartzeko.

Plangintza hidrologikoko 2021-2027 hirugarren zikloko Gai Nagusien Behin-behineko Eskema, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Espainiako zatian, Euskadi Barneko Arroei dagokienez, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoarekin batera eginda, hark bere eskumenen eremuari dagokion agiria prestatuz.

Mugarri garrantzitsua da 2021-2027 zikloko Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoa izango dena prestatzeko prozesuan, indarrean dagoen 2015-2021 plan berrikusi eta eguneratzera etorriko dena.

Indarrean dagoen plan hori, halaber, demarkazioan dauden bi eskumen eremuen bategite harmonikoaren bitartez egin zen. Alde batetik Barneko Arroena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen eremuan, Uraren Euskal Agentziari dagokion plangintza; bestetik Erkidegoarteko Arroena, Estatutaren eskumen eremuan, Kantauriko Konfederazio esku dagoen plangintza.

Ondoren Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2021-2027 Plan Hidrologikoa prestatzeko jarraitzen diren faseak azaltzen dira eta onartutako agiriak aurkezten dira.

  • Uraren Esparru Zuzentarauaren plangintza prozesuaren programa, egutegia eta parte-hartzeko formulak (Hasierako dokumentuak): Lehenengo fase honetan (2018an egindakoa) aipatutako hasierako dokumentuak prozesuaren ezaugarriez eta plangintza hidrologikoan parte-hartzeko eman beharreko urratsen inguruko argibideak ematea dute helburu. Horrekin batera demarkazio hidrografikoaren ezaugarrien deskribapena ere ematen da.
  • Orain Gai Nagusien Eskema: jendaurrean jarri da. Etapa horren xedea da demarkazioan uraren kudeaketaren arloan dauden arazo nagusiak identifikatzea, eta horrez gain, estrategiak eta alternatibak ezartzea arazo horiei aurre egiteko eta aurreikusitako ingurumen helburuak lor daitezen.
  • 2020an zehar, aurreko faseak amaitutakoan, Plan Hidrologikoaren Proiektua prestatzeko lanak hasiko dira oinarri hartuta Gai Nagusien Eskeman lortutako emaitzak eta Plangintzaren Erregelamenduak ezarritako edukiak garatuz. 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak